Ramales de la Victoria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramales de la Victoria
 Kantabria
Cueva de Covalanas.jpg
Ramales de la Victoriako bandera

Ramales de la Victoriako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Kantabria
Probintzia  Kantabria
Eskualdea Asón-Agüera
Izen ofiziala Ramales de la Victoria
Alkatea Cesar Garcia Garcia Logotipo del PSOE.svg
INE kodea 39057
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 32″ N, 3° 27′ 50″ W / 43.258888888889°N,3.4638888888889°W / 43.258888888889; -3.4638888888889Koordenatuak: 43° 15′ 32″ N, 3° 27′ 50″ W / 43.258888888889°N,3.4638888888889°W / 43.258888888889; -3.4638888888889
Ramales de la Victoria hemen kokatua: Espainia
Ramales de la Victoria
Ramales de la Victoria
Ramales de la Victoria (Espainia)
Ramales de la Victoria hemen kokatua: Kantabria
Ramales de la Victoria
Ramales de la Victoria
Ramales de la Victoria (Kantabria)
Demografia
Biztanleria 2.820 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg 0
% 50,85 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,15
Eremua 32,97 km2
Dentsitatea 1.184,62 bizt/km²
Garaiera 84 m
Distantzia 55 km Santanderrera
Datu gehigarriak
http://www.aytoramales.org/

Ramales de la Victoria Kantabriako udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 2.575 biztanle zituen eta 33,27 km²-ko azalera du.

Ramales de la Victoria Ason eta Gandara ibaiek zeharkatua dago. Ekialdean kokatua dago eta muga dauka Bizkaiarekin. Santanderretik 60 kilometrora, eta kostaldetik, 20 kilometrora dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramales 1000. urte aldean sortu zen, baina haren garapena 1499. urtetik etorri zen, kostaldea eta meseta lotzen zituen bidea aldatzea erabaki zutenean. Urte horretatik bide hori Ramalesetik pasatzen zen. “de la Victoria” izena 1839. urtean osatu zuen garaipen hau ospatzeko: Espartero jeneralak eta bere armadak karlistak garaitu zituzten.

Azken urteotako bilakaera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramalesek 2500 biztanle dauzka eta nahiz eta lehen nagusiki abeltzaintzan jarduten ziren, orain, azken urteetako garapen turistikoaren ondorioz, gehienek hirugarren sektorean lan egiten dute. Garapen hori da, batez ere, bere izugarrizko erakargarritasunaren ondorioa: historiaurreko kobazuloak, ondare arkeologiko eta naturala, jaiak eta kokapen pribilegiatua: Ason harana.

Aisialdiko jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola egiten da bertan, hala nola, arrantza, piraguismoa (Gandara ibaian), xenda-ibiltzea, espeleologia eta eskalada, eta historiaurreko artea duen Europako kobazulo garrantzitsuenetako bat dago udalerrian: Covalanas.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospetsuak diren jaiak: San Pedroak ekainaren 29an ospatzen dira, “mantón” dantzaldia uztailaren lehen larunbatean, Karmen Birjiniaren jaiak uztailaren 16an eta inauteriak otsailean. Manton dantzaldia

Herrian tradizio handia dauka bere musika banda, 1887an fundatua. Udako igandeetan eta jai bakoitzean entzuten da. Gaur egun, umeentzat musika eskola sortua dago herrian, banda hori ez desagertzeko.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin garrantzitsuenak honaoak dira: Revillagigedo jauregia, San Pedro eliza (XVII. mendea), San Emeterio eta San Celdoni eliza (Gibaja auzoan, XVI. mendea) eta Nuestra Señora de Guardamino eliza (Guardamino auzoan, XVII. mendea).

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gibaja (388 bizt.):
    • Bárcena (23 bizt.)
    • La Estación (40 bizt.)
    • Pondra (33 bizt.)
    • La Quintana (230 bizt.)
    • Riancho (62 bizt.)
  • Ramales de la Victoria (1.945 bizt.):
    • Ramales de la Victoria (1.551 bizt.)
    • Cubillas (46 bizt.)
    • Entrepuentes (21 bizt.)
    • Guardamino (42 bizt.)
    • Helguero (56 bizt.)
    • Iseña (7 bizt.)
    • El Mazo (55 bizt.)
    • La Pared (10 bizt.)
    • Salto del Oso (100 bizt.)
    • Sierra Alcomba (14 bizt.)
    • Los Valles (9 bizt.)
    • Veares (19 bizt.)
    • Vegacorredor (15 bizt.)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
2.051 2.338 2.377 2.498 2.532 2.645 2.468 2.219 2.439 2.481 2.248 2.575

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramalestar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramales de la Victoria Aldatu lotura Wikidatan