Edukira joan

Villaverde Turtzioz

Artikulu hau Kantabriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
Villaverde Turtzioz
Valle de Villaverde
barrendegia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaPedro Luis María Llaguno Artolachipi
Izen ofizialaValle de Villaverde
Villaverde de Trucios
Jatorrizko izenaValle de Villaverde
Posta kodea39880
INEk ezarritako kodea39101
HerriburuaLa Matanza
Geografia
Koordenatuak43°13′56″N 3°16′57″W / 43.2323°N 3.2824°W / 43.2323; -3.2824
Mapa
Azalera19,5 km²
Altitudea190 m
MugakideakTurtzioz, Artzentales eta Karrantza
Demografia
Biztanleria249 (2025)
alt_left 111 (%44,6) (%55,4) 138 alt_right
Dentsitatea13 bizt/km²
MatrikulaS

Villaverde Turtzioz[1] (ofizialki gaztelaniaz: Valle de Villaverde) Kantabriako udalerria da. 2005ean 368 biztanle zituen, eta 19,64 km²-ko azalera du. Berez, Kantabriak Bizkaian duen barrendegi bat da, eta horregatik Euskal Herrikoa dela jo ohi da; zehazki, Bizkaiko Enkarterri eskualdekoa.[1]

Geografia

Mugakide ditu Karrantza, Artzentales eta Turtzioz, guztiak Enkarterriko udalerriak. Udalerriaren hegoaldean Agüera ibaiaren iturria dago, 400 metroko altuerako lekuak dituen harana sortzen duena. Renfe Fevek ustiatzen duen Santander-Bilbo trenbideak geltokia du udalerrian, Turtziozko Villaverde geltokia, alegia.

Auzoak

Udalerri mugakideak

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Turtzioz, Artzentales eta Karrantza.

Historia

Antzinaroan autrigoien eremuan zegoen. Hala ere, badaude kantabrien eremua Agüera ibaiaren mendebaldean dauden mendietaraino hedatzen zuela esaten dutenak.[2]

XV. mendearen erdialdean Pedro Fernández de Velasco, Haroko bigarren kondeak ibarra erosi zuen, Enkarterriekin loturik zeuden Aiara eta Saltzedoko jaunen eskuetatik aldenduz. Erosketa honetan egungo barrendegiaren aurrekaria dago.

1822an, Hirurteko Liberalaren garaian, udalerria sortu eta Villaverde Turtzioz izena hartu zuen (2005ean Villaverde harana izen tradizionala berreskuratu zuen). 1833ko banaketa administratiboan, Villaverde, antzinako jaurerria izanik, gertukoa zuen araubide erkideko probintziara lotu zioten (Santanderrera hain zuzen ere).[2]

Hirugarren Karlistaldian gudu-zelai bilakatu zen. 1875eko abuztuaren 11n Balmaseda erasotzeko asmotan zegoen alfontsotar armadak (Juan José Villegas eta Morales de los Ríos jeneralek zuzendutako eta 10.000 lagunez, 450 zaldiz eta 16 kanoiz osaturikoa) eta armada karlistak (Fulgencio Carasak zuzendutako 7 batailoi) bertan borrokatu zuten. Villaverde Turtziozko guduan, gutxiago ziren arren, karlistek garaipena lortu zuten. Alfontsotarrek 205 soldadu galdu zuten eta karlistek, berriz, 85; gainera Villegas jeneralak preso izateko zorian izan zen. Karlos VII.a erregegaiak Carasari "Villaverde Turtziozko konde" izendatu zion garaipenaren ordainsari moduan.[3] Guduaren ostean haraneko eraikin gutxik zutik iraun zuten.[2][4]

1986ko irailaren 26an, udalerriko zazpi zinegotzietatik seik (PSOEko hiru, eta Alderdi Demokrata Popularra, Coalición Popular eta Kantabriako Alderdi Erregionalistako bana), Piedad González (PSC-PSOE) alkate zutela, Villaverde Turtziozek Kantabria utzi eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat egin zezala eskatu zuten.[5] Bizkaiko Foru Aldundiak udal ebazpenari atxikimendua adierazi zion,[6] baina Kantabriako Biltzarrak erabakia atzera bota zuen.[7][8]

Zinegotzi horien alderdi politikoak haien erabakiaren aurka agertu zirenez, ordezkariok alderdiak utzi zituzten.[9] 1987ko udal hauteskundeetan, udalerriak Bizkaiarekin bat egin zezan aldarrikatzen zuen hautes elkarteak (Agrupación Unitaria Independiente izenaz) gehiengo osoa lortu zuen.[10] Horrela, 1987ko urriaren 30ean udal batzarrak Bizkaian sartzeari buruzko erreferenduma eskatu zuen. 1988an, baina, Espainiako Ministro Kontseiluak erreferendumaren aukera guztiz ukatu zuen.[11] Espainiako Auzitegi Gorenak ere erabaki hori onetsi zuen, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren errekurtsoak atzera botata.

1991ko martxoan, alkateak berriro ere erreferenduma antolatzeko eskatu zion Espainiako Ministro Kontseiluari; baina berriz eskaera ukatu zuen Kontseiluak.[8]

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea240270300330360390200020052010201520202025Villaverde TurtziozBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 138 gizon, 111 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
0.00
 
90-94
 
5.41
1.45
 
85-89
 
0.90
5.80
 
80-84
 
6.31
3.62
 
75-79
 
9.91
5.80
 
70-74
 
6.31
7.25
 
65-69
 
7.21
11.59
 
60-64
 
13.51
7.25
 
55-59
 
8.11
15.22
 
50-54
 
7.21
7.97
 
45-49
 
11.71
8.70
 
40-44
 
3.60
5.80
 
35-39
 
4.50
2.17
 
30-34
 
1.80
0.72
 
25-29
 
2.70
4.35
 
20-24
 
2.70
5.07
 
15-19
 
3.60
2.17
 
10-14
 
2.70
4.35
 
5-9
 
1.80
0.72
 
0-4
 
0.00
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[12]

Jatorria

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 32 udalerri berean jaioak ziren[13], probintziako batez bestekoaren (% 38,9) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 58,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 4,5 —probintzian % 10,1—.

Udal
Best
Udalerri berean · % 32Probintzia berean · % 5,3Beste erkidegoa · % 58,3Estatutik kanpo · % 4,5
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 23 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 65,2)[14]. Jaiotza herrialde nagusiak Paraguai, Errumania, Erresuma Batua dira.

Amer
Euro
Amerika · % 65,2Europa · % 34,8
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Paraguai8 · % 34,8
Errumania6 · % 26,1
Erresuma Batua2 · % 8,7
Kolonbia2 · % 8,7
Brasil1 · % 4,3
Mexiko1 · % 4,3
Uruguai1 · % 4,3
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

Etxebizitza

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 325 etxebizitza zeuden: 140 (% 43,1) nagusiak eta 185 (% 56,9) ez-nagusiak.[15]

325etxebizitza
140etxegune

Etxebizitza multzoa

140
185
Etxebizitza nagusia (140)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (185)

Guztira 140 etxegune zeuden, eta horietatik 67 (% 47,9) pertsona bakarrekoak ziren.[16]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 167
2 pertsona34
3 pertsona22
4 pertsona12
5 edo gehiago5

2003-2007 legegintzaldia

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:

alderdia botoak % zinegotziak
PRC 238 71,90 6
Alternatiba 59 17,82 1

Ekonomia

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 13.453 euro-koa zen[17], eta etxegune bakoitzeko 24.450 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (15.043 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 15.750 euro zen. Errenta gordina 16.183 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 49,5[18]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 29,7), beste diru-sarrerak (% 15), langabezia-prestazioak (% 3,2), beste prestazioak (% 2,7).

50%
30%
15%
Soldata · % 49,5Pentsioak · % 29,7Langabezia · % 3,2Beste prestazioak · % 2,7Beste sarrerak · % 15
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[19][oh 1]Udalerrian indizea 32,7 da, probintziakoaren (29) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 3,2 da, probintziakoaren (2,4) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) gainetik.

Garraioa

Trena

Udalerriari zerbitzu ematen dion Renfe Feveren Turtziozko Villaverde geltokia dago.

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:

Oharrak

  1. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

  1. 1 2 Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
  2. 1 2 3 cantabria102municipios.com Valle de Villaverde: Historia
  3. «Valle de Villaverde - Historia» Revista de Historia Militar (43) 1977ko uztaila-abendua.
  4. cantabria102municipios.com Valle de Villaverde - Patrimonio Civil
  5. «Villaverde de Trucíos presenta querella por calumnias contra el presidente regional» El País 1986-11-2.
  6. «Referendum sobre el "traspaso" de un municipio cántabro a Vizcaya» ABC 1986-10-2.
  7. Kantabriako Eskualde Biltzarraren Aldizkari Ofiziala. 1988ko urtarrilaren 7a, 17 or..
  8. 1 2 Auñamendi Eusko Entziklopedia. Historia de Villaverde de Trucíos. .
  9. «Villaverde de Trucios, una "isla" santanderina en Vizcaya» El País 1987-8-2.
  10. Espainiako Barne Ministerioa. 1987ko maiatzeko hauteskundeen emaitzak Villaverde Turtziozen. .
  11. «El Supremo, contra la unión de Villaverde de Trucíos al País Vasco» ABC 1993-2-23.
  12. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  13. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Kantabria.tab.
  14. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Kantabria.tab.
  15. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  17. INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Kantabria.tab.
  18. INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Kantabria.tab.
  19. INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.

Ikus, gainera

Kanpo estekak