Lukrezia Borgia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukrezia Borgia
Dosso DOSSI , Battista DOSSI (attributed to) - Lucrezia Borgia, Duchess of Ferrara - Google Art Project.jpg
Bizitza
JaiotzaSubiaco1480ko apirilaren 18a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaFerrara1519ko ekainaren 24a (39 urte) (39 urte)
Hobiratze lekuaCorpus Domini Monastery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Erditzea
Familia
AitaAlexandro VI.a
AmaVannozza dei Cattanei
Ezkontidea(k)Giovanni Sforza (en) Itzuli  (1493ko ekainaren 12a, 1492ko ekainaren 12a (egutegi gregorianoa) -  1497)
Alfonso of Aragon (en) Itzuli  (1498 -  1500)
Alfonso I d'Este, Duke of Ferrara (en) Itzuli  (1502 -  1519ko ekainaren 24a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBorgia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
italiera
Jarduerak
Jarduerakezkontidea eta agintaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 7855976 Edit the value on Wikidata
LucSignatur.png

Lukrezia Borgialatinez Lucretia, italieraz Lucrezia, katalanez Lucrècia— (1480ko apirilaren 18a - 1519ko ekainaren 24a) Rodrigo Borgia, gerora Alexandro VI Aita Santua izango zenaren alaba izan zen. Bere nebetariko bat Cesare Borgia despota famatua izan zen. Lukreziaren familiak makiavelismoaren politika ilunak inork ez bezala gauzatu zituzten. Nahiz eta, Lukreziaren benetako erretraturik ezagutzen ez den, hainbat margolarik eredu gisa hartu zutela uste da.

Ez dakigu asko Lukreziari buruz bere aita eta nebaren krimenetan parte hartu zuen ala ez esateko. Bestalde, familiak garaiko hainbat gizon boteretsurekin ezkontzak itundu zituen, beti ere beraien helburu politikoak buruan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subiacon jaioa, Erromatik gertu.[1] Alexandro VI.a eta Vannozza Cattanei-ren ezkontzaz kanpoko alaba, hiru anai izan zituen Cesare, Juan eta Jofré. Bere lehengusinak hezi zuen, Adriana del Milá Orsini, eta berari esker ikasi zituen Latina, Greziera, Italiera eta Frantsesa baita musika jotzen, margotzen eta abesten. Artista desberdinen inspirazioa izan zen, ezagunena Pinturicchiorena izanik.[2]

Hamaika urte zituela Juan de Centelles-ekin ezkontzeko saiakera egin zuten, baina ez zen burutu.[3] Hiru bider ezkondu zuten, lehengoa, 1493an, Giovanni Sforzarekin 13 urte zituela[3], bigarrena, 1498an Alfonso Aragoikoa Bisceglieko Dukearekin Napoliko erregearen ezkontzak kanpoko semea. 1501ean Alfonso d’Este Ferrerako Dukearekin ezkondu zen,[2] eta artista eta intelektualen presentzia eta eragina sustatu zuen Ferreran, horren erakusle Pietro Bemborekin elkarbanatutako gutunak dira. Pierre Terrail Bayard-ek ere Luis XII.ari idatzi zion Lukreziaren bertuteen gainean informatuz. [4]

Giovanni Sforzarekin ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1493an, Rodrigok, Lukrecia aitak, ordurako Aita Santua zenak, Giovanni Sforzarekin ezkondu zuen, Milango familia horrekin aliantza boteretsua lortzeko. Ezkontza eskandalua izan zen, baina Errenazimentuko beste ospakizun bitxi batzuk baino askoz handigoa. Dirudienez, Lukreciak lehen aldiz Giovanni ikusi zuenean, uko egin zion ezkontzari, Giovanni bera baino askoz zaharragoa zelakio eta errenka zebilelako. Ezkondu ondoren, baretuz joan zen lukreziarenerrefusa eta nolabaiteko estimua hartu zion Giovanniri.

Hala ere, handik gutxira, Borgiarrek ez zuen Sforzaren beharrik, eta Giovanni Sforza ez zen beharrezkoa Aita Santuaren gortean. Aita Santuak beste aliantza batzuk behar zituen, askoz onuragarriagoak, eta horregatik antolatu zuen, ziur aski, Giovanniren hilketa. Lucreciaren nebak, Zesarrek, honen berri eman zion arrebari eta berak senarra ohartarazi zuen, Erromatik ihes egin zezan.

Aita Santuak Giovanniren osabari, Ascanio Sforza kardinalari, eskatu zion Giovanni konbentzitzeko ezkontza bertan behera utz zezan. Giovannik uko egin zion, eta gainera Lukreciari aitarekin eta nebarekin intzestua leporatu zion. Ezkontza gauzatu ez zenez, Aita Santuak esan zuen ezkontza ez zela baliozkoa eta Lukreciaren dotea eskaini zion Giovanniri, deuseztapenarekin adostasuna erakutsiz gero. Sforza familiak babesa kentzeko mehatxua egin zion Giovanniri, eskaintza baztertzen bazuen. Beste aukerarik ez zuenez, Giovanni Sforzak aitorpen bat sinatu zuen lekukoen aurrean. Aitorpen horretan, inpotentea zela onartzen zuen, eta, beraz, aitorpen horrek ezkontza bertan behera uztea zekarren.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1519ko ekainaren 14an erditu zen, erditzean hil zen zortzigarren umea, Isabella Maria eta Lucrecia sukar puerperaletik hil zen hamar egun geroago, 1519ko ekainaren 24an, 39 urte zituela Ferraran, eta Domini Corpusaren monasterioan lurperatu zuten hiri berean. Herritarrek «herriaren ama» deitzen zioten, estimuz, Ferraran.[2]

Valentzieraren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borgia guztiek bezala, Valentziar Hizkuntzaren erabilera bizitza osoan mantendu zuen familiakoekin. Alfonso de Borja, lehen Borgia eta Kalixto III.a aita santua, Lucreciaren osaba aitona, Torreta de Canalsen jaio zen, Xàtivatik gertu, 1378an, eta haren aita Rodrigo Játivan bertan, 1431–1432ko urte-amaierako gauean.

Kondairak eta zurrumurruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esaten zen eraztun huts bat zuela, pozoia zuena, edariak pozoitzeko erabiltzen zuena.
  • Lukreziak intzestu-harremanak omen zituen bai nebarekin (Zesar) bai aitarekin (Rodrigo Borgia, gero Alejandro VI.a). Biekin aldi berean izan zituela diotenik ere badago.

Fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errenazimentuko agertoki batean zurrumurruz betetako bizitza gai interesgarria da eleberrientzat eta literaturarentzat; hala ere, intzestuaren gaia, latza eta gaizki ikusia, ez da beti idatzi horien aldekoa izan. Garrantzitsuenak hauek dira:

  • Lucrecia Borgia Víctor Hugorena, nolabait bere bizitzan edo mitoan oinarritua. Felice Romanik Donizettiren operaren libretoa egiteko erabili zuen tragedia. 1840an estreinatu zen Parisen, eta Víctor Hugori ekoizpen gehiago egiteko debekua ekarri zion. Horregatik, libretoa La Rinegata gisa berridatzi zen, eta protagonista italiarrak turkiar izatera pasatu ziren, eta funtzioak jarraitu ahal izan zuen.
  • Los Borgia (1839), Alejandro Dumasena. Bere eleberri historikoetako bat da Crímenes Celebres lanaren parte
  • La Madonna de las Siete Colinas eta Luz sobre Lucrecia, Jean Plaidyrena. Eleberri historikoak
  • Borja Papa; en esta rigurosa novela de Joan Francesc Mira sobre el papa Borja también se da cuenta de la vida de Lucrecia Borgia.
  • Yo, Lucrecia Borgia, Carmen Barberáren eleberria, bere familiaren manipulazioen biktima gisa aurkeztu zuen Lukrezia (1989 Ed. Planeta, S.A. Memoria de la historia, 12: 208 orrialde. 1997. DeAgostini planeta, Memoria de la historia, 2: 200 orrialde. ).
  • Los Borgia (2001), Mario Puzorena. Eleberri honek ekintzen izaera logikoa, nortasun duala eta mitoen sorrera islatzen ditu.
  • Borgia, Alejandro Jodorowskyk idatzitako eleberria eta Milo Manarak ilustratua, 4 tomo dituena: Sangre para el papa, El poder del incesto, El veneno y la hoguera eta Todo es vanidad.
  • Lucrecia Borgia: ángel o demonio (Espainia 2004), Geneviève Chastenetek idatzia. Dokumentatutako biografia bat da, eta Borgien etsaiek Borgiaren aurka erein zituzten infamien (krimen eta intzestuen) faltsutasuna erakusten du. Lucrecia emakume kultu gisa aurkezten du, arteen eta letren maitalea, espiritualtasun handikoa, eta, neurri batean, aitaren (Alejandro VI.a Aita Santua) eta neba César Borgiaren intriga politikoen biktima moduan.
  • Lucrecia Borgia: La mujer que sobrevivió a la infamia (2003), John Fauncerena. Eleberri historiakoa. Lehen pertsonan kontatua.
  • Lucrecia Borgia: La hija del Papa (2005), Geneviève Chauvelena. Lucrecia Borgia gazte inozo gisa erakusten duen nobela biografikoa, bere aitaren eta César nebaren manipulazioen biktima

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Lucrecia Borgia, la leyenda negra de la hija del papa Alejandro VI» historia.nationalgeographic.com.es 2019-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  2. a b c (Ingelesez) «Lucrezia Borgia, Predator or Pawn?» History 2017-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La gran mentira de Lucrecia Borgia: ni envenenó ni mató» ELMUNDO 2019-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  4. (Gaztelaniaz) «La injusta mala fama de Lucrecia Borgia» La Vanguardia 2019-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  5. Hugo, Víctor. (2020-11-19). Lucrecia Borgia. (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Ediciones Siruela - Lucrecia Borgia, la hija del Papa de Dario Fo» www.siruela.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]