Cesare Borgia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cesare Borgia
Cesareborgia.jpg
diocesan administrator


cardinal-deacon


Gonfalonier of the Church

Bizitza
Jaiotza Subiaco1475
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
Heriotza Viana1507ko martxoaren 12a (31/32 urte)
Hobiratze lekua Viana
Heriotza modua gizahilketa (Gudua)
Familia
Aita Alexandro VI.a
Ama Vannozza dei Cattanei
Ezkontidea(k) Charlotte of Albret
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Borgia
Hezkuntza
Heziketa Pisako Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
italiera
Irakaslea(k) Filippo Decio
Lanbidea
Lanbidea condottieroa eta klerikoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Italian War of 1499–1504
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb ch0045213

Cesare Borgia (italieraz ˈtʃeːzare ˈbɔrdʒa ahoskatua; katalanez: Cèsar Borja, ˈsɛzər ˈβɔrʒə ahoskatua; gaztelaniaz: César Borja, ˈθesar ˈβorxa ahoskatua; Erroma, 1475 irailaren 13 - Viana, Nafarroa, 1507ko martxoaren 12) duke, printze, konde, condottiero, gonfaloniere, Iruñeko apezpikua, Valentziako artzapezpikua, Vaticanoko armadaren kapitaina eta kardinala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Rodrigo Borgia aita santua eta ama Vannozza Cattanei erromatarra, Giovanni eta Godofredo anaiak eta Lucrezia arreba zituen. Perugian ikasi zituen teologia eta zuzenbidea eta 17 urte zituela, Cesare Iruñeko apezpiku (1491) bihurtu zen. 20 urte bete baino lehen Valentziako artzapezpikua eta kardinala zen.

1497an Giovanni Borgia hil zenean Vaticanoko armadaren buruzagi bihurtu zen eta 1498an eliza utzi zuen.

Luis XII.ak Valentinoiseko konde izendatu eta Joanes III.a Nafarroakoaren arreba zen Karlota Albretekoa ezkondu zuen. Romagna eskualdea konkistatu zuen aitarako eta duke bihurtu zen 1501ean.

1503an aita pozonduta hil eta Pio III.ak aita santu berriak Cesare atxilotu zuen. Julio II.ak Gaztelako Erresumari entregatu zion Cesare. Kartzelatik ihesi eta Nafarroara jotzen du babes bila.

Nafarroan Joanes III.a Nafarroakoak kapitain izendatu eta Larraga hartzeko misioa izan zuen beaumondarren eskuetatik. Vianan Leringo kondearen soldaduek lakio batean harrapatu eta erail zuten. Viana udalerriko Andre Mariaren elizan ehortzia dago.[1]

Leloa Aut Cæsar aut nihil zuen (euskaraz: 'Cesare edo ezer ez').

Nikolas Makiavelok eredu gisa hartu zuen Printzea idaztean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Zinema zuzendaria Aktorea
2006 Los Borgia Antonio Hernández Sergio Peris
1961 Il Duca Nero Pino Mercanti Cameron Mitchell
1948 Bride of Vengeance Mitchell Leisen Macdonald Carey
1941 Prince of Foxes Henry King Tyrone Power
1922 Lucrezia Borgia Richard Oswald Conrad Veidt

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cesare Borgia


Aurrekoa
Alfonso Carrillo
Iruñeko apezpikua
14911492
Ondorengoa
Antonio Pallavicini Gentili