Manu Dibango

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manu Dibango
LesEscales2019ManuDibango 03 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Emmanuel N'Djoké Dibango
Jaiotza Douala1933ko abenduaren 12a
Herrialdea  Kamerun
Heriotza Melun2020ko martxoaren 24a (86 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, saxofoi-jotzailea, abeslaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa jazza
groove Itzuli
world music Itzuli
Makossa Itzuli
soukous Itzuli
Afrobeata
Musika instrumentua saxofoia
vibraphone Itzuli
Diskoetxea Decca Itzuli
Fania Records Itzuli
Island Records
IMDb nm0225073
www.manudibango.net

Manu Dibango (Emmanuel n'Djoké Dibango; Douala, Kamerun, 1933ko abenduaren 12a - Paris, 2020ko martxoaren 24a) saxofoi-jotzaile, pianista, bibrafonista, orkestra zuzendari, musikagile, konpositore eta abeslaria zen. Bere estiloa jazz, soul eta erritmo afrikarren fusio bat zen, baita saltsarena ere, neurri askoz txikiagoan bada ere. Bere errepertorioan Frantziako abesti tradizional batzuk eta Frantziako chanson garaikideko beste batzuk ere sartu zituen, Georges Brassensen Chanson pour l'Auvergnat edo Serge Gainsbourgen La javanaise kasu.

Nino Ferrerrekin batera zegoen musikari taldeko pianista gisa aritu zen, 1972an bakarkako ibilbideari ekin eta Soul Makossarekin nazioarteko arrakasta lortu zuen arte. Urte horretan bira bat egiten du AEBetan zehar. Oro har, Frantzian jarduten zuen, bizi zen herrialdean, baina birak ere egiten zituen Afrikan eta mendebaldeko herrialdeetan, batez ere Europan, hala nola Espainian.

Beste musika talde eta bakarlari askorekin kolaboratu zuen, hala nola, Fania All Stars, Fela Kuti, Peter Gabriel, Herbie Hancock, Salif Keïta, King Sunny Adé, Elíades Ochoa, Sinéad O'Connor eta Sly and Robbie.

Manu Dibango Kirikou et les bêtes sauvages (Kiriku eta piztia basatiak) marrazki bizidunetako filmaren musikaren egileetako bat ere bazen.

2020ko martxoaren 24an hil zen, 86 urte zituela, Covid-19 koronabirusaren infekzioak eragindako konplikazioen ondorioz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]