Marcellí Domingo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marcellí Domingo
Marcelino Domingo.JPG
Q33021757 Itzuli

1936-07-19 - 1936-07-19
Francisco Barnés Salinas Itzuli - Francisco Barnés Salinas Itzuli
Q33021757 Itzuli

1936-02-19 - 1936-05-13
Filiberto Villalobos González Itzuli - Francisco Barnés Salinas Itzuli
Q33021757 Itzuli

1931-04-14 - 1931-12-17
José Gascón y Marín Itzuli - Fernando de los Ríos Itzuli
Gorteetako diputatua


Espainiako Gorteetako diputatua

Bizitza
Jaiotza Tortosa eta Tarragona1884ko apirilaren  25a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Tolosa Okzitania1939ko martxoaren  2a (54 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Republican Nationalist Federal Union Itzuli
Catalan Republican Party Itzuli
Partido Republicano Radical Socialista
Partido Republicano Radical Socialista Independiente
Izquierda Republicana

Marcel·lí Domingo Sanjuan (Tarragona, 1884ko apirilaren 26a - Okzitaniako Tolosa, 1939ko martxoaren 2a) katalan politikaria izan zen. Diputatua izan zen Gorteetan, eta Layretekin eta Alomarrekin batera federalismoaren aldeko Partit Republicá Catalá alderdia sortu zuen 1917. urtean. Atxilotu egin zuten, urte bereko langile-grebaren bultzatzaileetako bat zela leporatzen ziotelako, baina herriaren presioari esker aske utzi behar izan zuten berehala. Hurrengo urtean diputatu hautatu zuten Bartzelonako Gorteetan. Alderdi Erradikal Sozialista sortu zuen 1929. urtean eta Donostiako ituna izenpetu ondoren (1930) Frantziara ihes egin behar izan zuen 1930. urteko altxamenduko buruzagietako bat izateagatik. Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean Espainiara itzuli, eta Irakaskuntza Publikoko eta Nekazaritzako ministro izendatu zuen Manuel Azañak 1936. urtean, Marcelliren eta Azañaren alderdiek bat egin ondoren (Frente Popularra). Espainiako Gerra Zibilaren garaian Frantziara erbesteratu zen eta Okzitaniako Tolosan hil zen handik laster. Bereak dira En la calle y en la cárcel (1923, Espetxean eta kalean), On va Catalunya? (1930, Nora doa Katalunia?), ¿A dónde va España? (1930, Nora doa Espainia?) eta La experiencia del poder (1934, Aginpidearen esperientzia) idatziak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]