Maria Gaetana Agnesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Gaetana Agnesi

Bizitza
JaiotzaMilan1718ko maiatzaren 16a
BizilekuaMilan
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaMilan1799ko urtarrilaren 9a (80 urte)
Hobiratze lekuaMilango monumentuzko hilerria
Heriotza modua: pneumonia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEtxeko eskolatze
Hizkuntzaklatina
frantsesa
alemana
gaztelania
hebreera
italiera
Irakaslea(k)Ramiro Rampinelli (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria, filantropoa, teologoa eta pedagogoa
Lantokia(k)Bolonia
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaMisioaren Kongregazioa

Find a Grave: 67937077 Edit the value on Wikidata

Maria Gaetana Agnesi (Milan, Italia, 1718ko maiatzaren 16a - 1799ko urtarrilaren 9a) matematikaria, hizkuntzalaria, teologoa eta filosofoa izan zen.[1]

1748an, Instituzioni analítiche ad uso della gioventù italiana testu liburua argitaratu zuen. Liburu honetan, uste da, kalkulu diferentzial eta integralak lehenengoz elkarrekin tratatu zirela. Ingelesera eta frantsesera itzuli ondoren, ospetsu bihurtu zen irakaskuntzan oihartzun handia izan zuelako diskurtso bakarrean, aurreko matematikari batzuen material sakabanatu eta heterogeneoak batzen zituelako lehenengoz sekuentzia logiko eta didaktikoan, aljebratik ekuazio diferentzialetara.

1750 eta 1752 artean, Bolognako Unibertsitatean matematikan katedraduna (ohoredun gisa) izateaz gain, moja ere izan zen. Hurrengo berrogeita sei urtean, moja lanetan, bere bizitza eta ondasun guztiak txiroak zaintzeko eta laguntzeko eskaini zituen, berak sortutako babeslekuan bertan hil zen arte.

Bere izena geometria analitiko eta kalkulu liburuetan agertzen da sarritan, beti “Agnesiko sorgina” [2]izeneko kurbari esker. Baina esaera honetako bi hitzek gezurrezkoak dira: Agnesik ez zuen kurba hura aurkitu, eta sorgin izen hura, ziurrenik, ingeleserako itzulpen txar batengatik izan litzateke. Baina bere irudia kurba horrekin erlazionatzeak, ez du bere meritu gorena (bere liburua) goraipatzen, tamalez.

Matematiken historian, kalkulu dibulgazioaren eraginagatik da Agnesi ospetsua.

Instituzioni analítiche liburua kontutan hartuz, matematikari emakume autore zaharrena da. Dirk Jan Struiken esanetan, Agnesi "Hipatiaren ondoren lehendabiziko emakume matematikari inportantea izan zen".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «María Gaetana Agnesi (1718-1799) | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2017-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Descubrió realmente Maria Gaetana Agnesi la «curva de la bruja»?» La Voz de Galicia 2014-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]