Edukira joan

Mariana Pajón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariana Pajón

(2013)
Bizitza
JaiotzaMedellín, 1991ko urriaren 10a (34 urte)
Herrialdea Kolonbia
Familia
Ezkontidea(k)Vincent Pelluard (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Pisua53 kilogramo
Altuera158 zentimetro
Jasotako sariak

marianapajon.com
Instagram: marianapajon Olympics.com: mariana-pajon Edit the value on Wikidata

Mariana Pajón Londoño (Medellín, 1991ko urriaren 10a) BMX txirrindulari kolonbiarra da. Bi aldiz izan da Udako Olinpiar Jokoetan txapelduna eta Tokion zilarrezko domina eskuratu zuen[1]. Urrezko bi domina irabazi dituen aurreneko kolonbiarra da.

"Inurri atomikoa" ("La hormiga atómica") ezizenaz ezagutzen da[2].

Bost urte zituela irabazi zuen Kolonbiako txapelketa bere mailan eta 9 urte zituela munduko txapelduna izan zen. Guztira 14 aldiz irabazi du Munduko txapelketa, hauetatik hiru gazte mailan eta sei elite mailan[2].

Londresen 2012ko Olinpiar Jokoetan Kolonbiaren bandera eraman zuen. Pajónen lehenengo Joko olinpikoak ziren eta urrezko domina eskuratu zuen. 2016ko Rioko Jokoetanbigarren aldiz lortu zuen urrezko domina. 2018an belaunean lesio larria izan zuen eta kirol ibilbidea etetear egon zen[3] Lesioari buelta eman eta 2019an Liman jokaturiko Pan Amerikar Jokoetan urrea eskuratu zuen. Tokioko Olinpiar Jokoetan hirugarren urrezko domina lortzea zuen helburu baina Beth Shriever britainiarrak aurrea hartu zion eta zilarrarekin konformatu beharra izan zuen[4]. Hala ere pozik zegoela adierazi zuen, lan gogorra egin baitzuen berriz ere forman jartzeko[5].

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Erresuma Batua Londres 20121. postua, urrezko dominaBMX
Brasil Rio 20161. postua, urrezko dominaBMX
Japonia Tokio 20202. lekua, zilarrezko dominaBMX
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Txinako Herri Errepublika Taiyuan 2008 (Gazte mailakoa)1. postua, urrezko dominaBMX Cruiser
Australia Adelaide 2009 (Gazte mailakoa)1. postua, urrezko dominaBMX Cruiser
1. postua, urrezko dominaBMX
Hegoafrika Pietermaritzburg 20101. postua, urrezko dominaBMX Cruiser
Danimarka Kopenhage 20111. postua, urrezko dominaBMX
3. postua, brontzezko dominaBMX lasterketa
Zeelanda Berria Auckland 20131. postua, urrezko dominaBMX lasterketa
Herbehereak Rotterdam 20141. postua, urrezko dominaBMX
3. postua, brontzezko dominaBMX lasterketa
Belgika Zolder 20151. postua, urrezko dominaBMX lasterketa
Kolonbia Medellín 20161. postua, urrezko dominaBMX
3. postua, brontzezko dominaBMX lasterketa
Ameriketako Estatu Batuak Rock Hill 20173. postua, brontzezko dominaBMX
Pan Amerikar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Mexiko Guadalajara 20111. postua, urrezko dominaBMX
Peru Lima 20191. postua, urrezko dominaBMX

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Txantiloi:Es-US «Mariana Pajón, la leyenda colombiana del ciclismo BMX que volvió al podio olímpico» es-us.deportes.yahoo.com (kontsulta data: 2021-08-04).
  2. 1 2 (Ingelesez) «Five things to know about Mariana Pajon, BMX's 'Atom Ant'» Tokyo 2020 (kontsulta data: 2021-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) Las2orillas. (2021-07-30). «La terrible lesión que casi acaba con la carrera de Mariana Pajón» Las2orillas (kontsulta data: 2021-08-04).
  4. (Gaztelaniaz) de 2021, 30 de Julio. «“Es una plata que vale oro y hasta más”: Mariana Pajón tras ganar su tercera medalla olímpica» infobae (kontsulta data: 2021-08-04).
  5. Colombia, Radio Nacional de. «“Esta es una medalla de plata que vale oro”: Mariana Pajón» www.radionacional.co (kontsulta data: 2021-08-04).