Martini
| Martini | |
|---|---|
| koktel | |
| Materialak | oliba (cocktail garnish (en) lemon twist (en) dry vermouth (en) gina 6a Zentilitro kikara koktel edalontzia |
| Osagaiak | oliba, lemon twist (en) |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Sorrera-data | 1880 |
| Honen izena du | Alessandro Martini (en) |
Martini gin eta bermutarekin eginiko koktela da, oliba edo limoi azal biratuarekin apaindua. Koktel-kopan zerbitzatu ohi da. [1][2] Martiniaren aldaera asko daude, nahiz eta ezagunena vodka martini izan, non ginebra vodkaz ordezten den.[3] Beste aldaera bat martini bikoitza da, ginebra eta vodka kopuru bikoitzarekin. Edari hau, orokorrean, aperitibo gisa edo afaldu aurretik hartu ohi da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martini 1910 inguruan sortua dirudi. XX. mendeko lehen hamarkadan New Yorkeko Knickerbocker Club aretoko barra-buru izan zen Martini jaunarengandik etor daiteke haren izena. Beste teoria batek XIX. mendearen amaieran Bostongo taberna batean koktela asmatu zuen Martínez jaun batekin lotzen du. Martini & Rossi bermut markatik ere erator daiteke, bere produktuak Estatu Batuetara esportatzen baitzituen koktela izan baino askoz lehenago.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bardi, Carla. (cop. 2008). El libro de plata de los cócteles : 1001 cócteles para todas las ocasiones. Robinbook ISBN 978-84-96054-43-1. PMC 971702506. (kontsulta data: 2022-05-02).
- ↑ Edmunds, Lowell. (1998). Martini, straight up : the classic American cocktail. (Revised edition. argitaraldia) ISBN 0-8018-5971-9. PMC 38948289. (kontsulta data: 2022-05-02).
- ↑ https://eu.drink-drink.ru/kak-sozdat-luchshiy-vodochnyy-martini/
- ↑ Egile Batzuk. (2008). El libro de plata de los cócteles. Grasindo. 20-21.or. ISBN 978-84-96054-43-1.