Poitín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poitin

Poitín, Poteen edo Potcheen (ahoskera [ˈpˠocʲiːn]) Irlandako pattar moduko alkohol kopuru handia duen (%90-95a) edari herrikoia da. Poitína alanbike txiki batean destilatzen da eta edari honen izena "pota" (irlanderaz "alanbike") hitzetik eratorria da. Ohitura legez malta, patata eta orain dela gutxitik azukretik ekoiztu izan ohi da. Munduko alkohol kopuru handienetakoa dutenen artean sailkatzen da eta mendeetan zehar bere ekoizpen eta salmenta ilegaltzat hartua izan da (soilik destilategi ilegalen bidez eskuratu zitekeen).

Irlandan edari honen norberaren etxeko ekoizpen edo destilaketa 1661an debekatu zen. 1997ko martxoaren 7an irlandar zerga-agentziak (Office of the Revenue Commissioners, normalki RC bezala ezagutua, edo soilik Revenue izenaz) Irlandan poitín salmentaren gain mendeetan zehar ezarrita zegoen debekua behingoz kenduarazi egin zuen, halere jadanik atzerrira saltzeko asmoz burututako ekoizpena denbora askoz lehendik legaltzat hartua zegoen. 2008ko urtarrilaren 15ean 110/2008 ANNEX 111 arautzearen babespean Europar Batasuneko Kontseiluak eta Europar Legebiltzarrak Ezaugarri Geografikoaren zirtagiria eman zioten. Parlamentua eta Kontseiluaren Regulation (EC) No 110/2008 ziurtagiria Europar Araudi Komunitarioan agertzen da. Azken honetan europar jatorri-izendapena eman zitzaion, honela Kontseiluaren No 1576/89 Arautza baliogabetuz.

Gaur egun bi irlandar destilategik bakarrik dute poitína ekoizteko beharrezko den baimen ofiziala: Knockeen Hills eta Bunratty Winery.


Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderaz filmatutako lehendabiziko filma irlandarrak edari honen izena darama: Poitín (1979). Gaitzat Irlanda mendebaldeko Connemara eskualdeko poitín destilatzaile ilegal bat, bere bi langileak eta bere alabaren biziak hartzen ditu.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]