Edukira joan

Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Almadéngo meategiko dorrea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 1313
Kokalekua  Espainia
 Eslovenia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 2012 (XXXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija Almadén (Espainia) eta Idrija (Eslovenia) herrietako merkurio meategi tradizionalak hartzen dituen multzoa da. Munduko merkurio meategi handienetakoak dira eta orain gutxi arte jardunean aritu direnak.

Almadénen aintzinatik ustiatu izan da merkurioa, Idrijan aldiz 1490an aipatzen da lehen aldiz. Biek ala biek merkurioaren nazioarteko merkataritzan garrantzia handia izan zuten, bate ere Europa eta Amerikaren arteko elkartrukeak garatu zituzten hainbat mendetan. 2012 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Almadénen:
    • Alde zaharra
    • Gazteluko meategiaren eraikinak
    • Lan behartuen gartzela
    • San Rafael Erret Ospitalea
    • Zezen plaza
  • Idrijan:
    • Alde zaharra
    • Fundizioa
    • Uraren ubidea, biltegia eta bonba
    • Ur biltegia
    • Idrjako aintzira
    • Belca ibaiko Putrih urtegia
    • Belca ibaiko Brus urtegia


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]