Moreno Argentin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Moreno Argentin

Moreno Argentin (San Doná di Piave, 1960ko abenduak 17) Il furbo ezizenduna, italiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1980 eta 1994 artean, denbora horretan 86 garaipen lortuz.

Junior eta amateur mailako txirrindulari bezala bere herrialdeko errepideko txirrindularitza txapeldun izan zen, bi aldiz taldekako jazarpen probako txapeldun eta hiru aldiz taldekako erlojupeko txapeldun. Jada profesional bezala, beste bi aldiz izan zen Italiako txapeldun, 1983 eta 1989an.

Bereziki trebea zen mendi ertaineko probetan. Palmares handia du klasikei dagokienez, batez ere Europa erdialdean ospatzen zirenetan, Liège-Bastogne-Liège eta Flèche Wallone kasu. Bitxia bada ere, Milan-San Remo klasikoa ez da bere palmaresean agertzen, zenbait aldiz garaitu baitzuten, 1992ko edizioan bigarren eta 1982koan hirugarren izan zelarik.

1985 eta 1987 artean Munduko Txirrindularitza Txapelketako podium guztietan egon zen, 1986an garaile, 1987an bigarren eta 1985ean hirugarren izan zelarik.

Italiako Giroan, proba honetan bere karrera osoan zehar lortu zituen hamairu etapa garaipenez gain, 1984ko edizioan hirugarren eta 1993an seigarren amaitu zuen.

Bi etapa irabazi zituen arren, soilik bi ediziotan hasi zuen Frantziako Tourra, bietako bakar batean ere amaitu ez zuelarik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

  • Liège-Bastogne-Liège
  • Flèche Wallone
  • Etapa 1 Tourrean

1992

  • 3 etapa Tirreno-Adriatikon

1993

1994

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Joop Zoetemelk
Munduko Txirrindularitza txapelduna
1986
Ondorengoa
Stephen Roche
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moreno Argentin Aldatu lotura Wikidatan