Edukira joan

1994ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1994ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa77. Italiako Giroa
Etapak23
Datakmaiatzak 22 – 1994.eko ekainak 12
Luzera3.721 km
HerrialdeaITA Italia
FRA Frantzia
SLO Eslovenia
AUT Austria
Irteera-lekuaBolonia
Helduera-lekuaMilan
Taldeak17
Parte-hartzaileak153
Amaitu dutenak99
Bataz besteko abiadura36,955 km/h
Emaitzak
TxapeldunaRUS Jevgeni Berzin (Gewiss-Ballan)
TxapeldunordeaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
HirugarrenaEH Miguel Indurain (Banesto)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Polti-Vaporetto)
Eskalatzailerik onenaSUI Pascal Richard (GB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi)
Gazte onenaRUS Jevgeni Berzin (Gewiss-Ballan)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Tassoni
19931995
Dokumentazioa

1994ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 77. edizioa izan zen. 1994ko maiatzak 22 eta ekainak 12 artean ospatu zen, 22 etapatan banatuta 3721 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Jevgeni Berzinek, batez beste, 37,150 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Azken hiru Tourren eta azken bi Giroen garailea izan zen Miguel Indurain, berriz ere Giroa irabazteko faborito nagusia zen. Bere arerio nagusien artean jada ezagunak ziren Claudio Chiappucci eta Gianni Bugno zeuden. Pavel Tonkoven gorakada bat ere espero zen. Bigarren maila batean, Andrew Hampsten eta Piotr Ugrumov erabateko zalantza ziren, baina ez zeuden erabat baztertuta.

Giro honetan belaunaldi aldaketa nabarmena gertatu zen. Aldaketa honen buru nagusiki Jevgeni Berzin eta Marco Pantani izan ziren.

Aurreko edizioan bezala, lehen etapa bikoitza izan zen, iraupeneko etapa luze bat hasieran eta sarrerako labur bat gero. Egun amaieran Armand de las Cuevas zen liderra. Maglia arrosa, hurrengo egunetan, Moreno Argentinen eskuetara pasako zen, baina laugarren etapan galdu zuen, bere taldekide zen Jevgeni Berzinen mesedetan. Berzin, jada aurreko edizioan parte hartu eta 90. postuan amaitu zuena, erlojupeko espezialista bezala agertzen ari zen, baina hiru asteko Itzuli bat, mendate altuekin, jasateko gai izango ote zen oraindik frogatzeke zegoen. Gainera, urte osoa oso forma egoera onean zeraman (beste proba batzuen artean Lieja-Bastogne-Lieja irabazi zuen) eta askok, José Miguel Echávarri horien artean, azken hastean beherakada bat izango zuela espero zuten.

Kelme taldeko Laudelino Cubinok irabazi zuen 7. etapa, Fiuggin zirkuitu batean ospatu zena. Hurrengo egunean, 44 kilometroko erlojupeko bat ospatu zen, non Indurainek bere lehen kolpea emango zuela espero zen, baina horren ordez, Berzin izan zen lidertza sendotu zuena, etapan laugarren izan zen nafarrari bi minutu eta erdi baino gehiago ateraz.

Sailkapen nagusirako eraginik izan ez zuten ihesaldi eta esprinten artean amaitu ziren zenbait etaparen ondoren, mendiko lehen etapetara iritsi zen itzulia, non Berzinek oraindik bere balioa erakutsi behar zuen.

Horietako lehenean, 14.ean, etapa honen garailea izan zen Marco Pantaniren dohaiak ikusi ahal izan ziren. Baina hurrengo etapan, itzuli honetako etapa erregina izango zenean, Stelvio eta Mortirolo izugarriak eta Valico de Santa Cristina izeneko hirugarren mailako mendate txiki bat igo zirelarik, erakutsi zuen Pantanik eskalatzaile bezala zuen kalitatea. Stelvio mitiko eta gogorrerako igoera lasaia izan zen, eta faborito bakar bat ere ez zen beste guztien gainetik agertu. Mortiroloko igoeran hautsi zen lasterketa. Ia hasieran, Pantanik indar handiz eraso zuen. Berzin bere atzetik joan zen, baina ezin izan zuen italiarraren erritmoa jasan. Hurrengo kilometroetan, bazirudien Berzinek pot egin zuela eta Indurainek, errusiarra harrapatzeaz gain, aurreratu egin zuela. Hala izan zen, eta Mortiroloko igoera oso gogorra zenez (12 kilometro batez beste %11ko maldarekin) errusiarrak pot egin zuen.

Aurretik, bitartean, Pantanik igoerarik azkarrenaren errekorra gainditu zuen (munduko txirrindularitzaren mendate mitiko askotan lortu duena). Jaitsieran, Pantanik abiada bizian zihoan Indurainen zain geratu zen, nafarrak erlojupekoan jasan zuen kolpea itzultzeko asmoa zuelarik. Etapako azken mendatearen hasieran, 5 kilometro inguruko luzera zuen hirugarren mailako mendate txiki bat, Pantanik eta Indurainek hiru minutu baino gehiago ateratzen zizkioten fisikoki eta moralki hondoratua zegoen Berzini. Alabaina, nafarrak sekulako txakalaldia jasan zuen azkeneko igoera hartan, hala, lider bihurtzeko eta bere hirugarren Giroa irabazteko aukera galduz. Egunaren amaieran, nafarrak minutu erdi baino ez zion jan Berzini, hala ere, hirugarren eta oraindik garaipena lortzeko aukerekin mantentzen zelarik. Dena den, Berzinek, Mortiroloko ahulaldia gora-behera, bere konfiantza indartua ikusi zuen. Bestaldetik, Pantanik asko sentitzen zuen lehen astean bere taldeko liderra zen Chiappucciri eman zion laguntza, baita banakako erlojupekoan galdutako denbora ere.

18. etapa, 35 kilometroko kronoigoera bat, erabakigarri agertzen zen lasterketaren egoera ikusita. Alabaina, Berzinek ez zuen hutsik egin, eta berriz ere Indurain gainditu zuen, honi hogei segundo ateraz. Etapa, gehiago bihurtu zen etapan hirugarren izan zen Pantani eta Indurainen arteko bigarren postua lortzeko lehia baten. Azkenik, minutu erdi eskasagatik, bigarren postua italiarrarentzat izan zen.

Oraindik Alpeetako bi etapa geratzen ziren arren, sailkapen nagusiak ez zuen aldaketa nabarmenik jasan. Lehen hirurak elkar zainduz joan ziren, eta itzulia zeuden postuetan amaitu zuten.

1994ko edizio honek, lehen aldiz, Indurainen gizatasuna erakutsi zuen, eta garaiezina ez zela frogatu zuen. 1994ko Frantziako Tourra oso irekia agertzen zen nafarraren porrot honen ondoren. Era berean, belaunaldi aldaketaren urtea izan zen. Bugno eta Chiappucci bezalakoek Marco Pantani eta Jevgeni Berzin bezalakoei tokia uzten zieten. Hiru txirrindulari gazte egon ziren lehen lauen artean. Garailea eta bigarrena, Berzin eta Pantani, 24 urte zituztenak, eta laugarrena, Pavel Tonkov, 25ekoa.

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a amaiatzak 22Bolonia86 Italia Endrio Leoni Italia Endrio Leoni
1.a bmaiatzak 22Bolonia7 (CRI) Frantzia Armand de las Cuevas Frantzia Armand de las Cuevas
2.amaiatzak 23Bolonia-Osimo232 Italia Moreno Argentin Italia Moreno Argentin
3.amaiatzak 24Osimo-Loreto Aprutino185 Italia Gianni Bugno Italia Moreno Argentin
4.amaiatzak 25Montesilvano-Campitello Matese204 Errusia Eugeni Berzin Errusia Eugeni Berzin
5.amaiatzak 26Campobasso-Melfi158 Italia Endrio Leoni Errusia Eugeni Berzin
6.amaiatzak 27Potenza-Caserta215 Italia Marco Saligari Errusia Eugeni Berzin
7.amaiatzak 28Fiuggi119 Espainia Laudelino Cubino Errusia Eugeni Berzin
8.amaiatzak 29Grosseto-Follonica44 (banakako erlojupekoa) Errusia Eugeni Berzin Errusia Eugeni Berzin
9.amaiatzak 30Castiglione-Pontedera153 Txekia Ján Svorada Errusia Eugeni Berzin
10.amaiatzak 31Marostica115 Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov Errusia Eugeni Berzin
11.aekainak 1Marostica-Bibione165 Txekia Ján Svorada Errusia Eugeni Berzin
12.aekainak 2Bibione-Kranj204 Italia Andrea Ferrigato Errusia Eugeni Berzin
13.aekainak 3Kranj-Lienz231 Italia Michele Bartoli Errusia Eugeni Berzin
14.aekainak 4Lienz-Merano235 Italia Marco Pantani Errusia Eugeni Berzin
15.aekainak 5Merano-Aprica188 Italia Marco Pantani Errusia Eugeni Berzin
16.aekainak 6Sondrio-Stradella220 Erresuma Batua Maximilian Sciandri Errusia Eugeni Berzin
17.aekainak 7Santa Maria La Versa-Lavagna200 Txekia Ján Svorada Errusia Eugeni Berzin
18.aekainak 8Chiavari-Passo del Bocco35 (banakako erlojupekoa) Errusia Eugeni Berzin Errusia Eugeni Berzin
19.aekainak 9Lavagna-Bra212 Italia Massimo Ghirotto Errusia Eugeni Berzin
20.aekainak 10Cuneo-Les Deux Alpes201 Ukraina Vladimir Poulnikov Errusia Eugeni Berzin
21.aekainak 11Les Deux Alpes-Sestriere121 Suitza Pascal Richard Errusia Eugeni Berzin
22.aekainak 12Turin-Milan198 Italia Stefano Zanini Errusia Eugeni Berzin

Sailkapen orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Jevgeni Berzin pink jersey, general classificationMaillot zuriaRUS ErrusiaGewiss-Ballan100 o 41 min 21 s
2. Marco Pantani ITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 2 min 51 s
3. Miguel Indurain EH Euskal HerriaBanesto+ 3 min 23 s
4. Pavel Tonkov RUS ErrusiaLampre-Panaria+ 11 min 16 s
5. Claudio Chiappucci ITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 11 min 55 s
6. Nelson Rodríguez Serna COL KolonbiaZG Mobili+ 13 min 17 s
7. Massimo Podenzana ITA ItaliaNavigare-Blue Storm+ 14 min 35 s
8. Gianni Bugno ITA ItaliaPolti-Vaporetto+ 15 min 26 s
9. Armand de las Cuevas FRA FrantziaCastorama+ 15 min 35 s
10. Andrew Hampsten USA Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 17 min 21 s
11. Vladimir Poulnikov UKR UkrainaCarrera Jeans-Tassoni+ 18 min 02 s
12. Wladimir Belli ITA ItaliaLampre-Panaria+ 19 min 36 s
13. Georg Totschnig AUT AustriaPolti-Vaporetto+ 20 min 04 s
14. Moreno Argentin ITA ItaliaGewiss-Ballan+ 27 min 47 s
15. Pascal Richard green jersey, mountains classificationSUI SuitzaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 28 min 38 s
16. Ivan Gotti ITA ItaliaPolti-Vaporetto+ 28 min 59 s
17. Flavio Giupponi ITA ItaliaBrescialat-Refin+ 29 min 39 s
18. Udo Bölts GER AlemaniaTelekom-Merckx+ 30 min 23 s
19. Roberto Conti ITA ItaliaLampre-Panaria+ 33 min 41 s
20. Davide Rebellin ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 34 min 46 s
21. Serguei Outschakov UKR UkrainaPolti-Vaporetto+ 37 min 41 s
22. Francesco Casagrande ITA ItaliaMercatone Uno-Medeghini+ 45 min 32 s
23. Franco Vona ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 45 min 32 s
24. Piotr Ugrumov RUS ErrusiaGewiss-Ballan+ 49 min 26 s
25. Oscar Pelliciole ITA ItaliaPolti-Vaporetto+ 52 min 13 s


Puntukako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Djamolidine Abdoujaparov purple jersey, points classificationblue jersey, points classificationUZB UzbekistanPolti-Vaporetto202 pt.ak
2. Jevgeni Berzin pink jersey, general classificationMaillot zuriaRUS ErrusiaGewiss-Ballan182 pt.ak
3. Gianni Bugno ITA ItaliaPolti-Vaporetto148 pt.ak
4. Miguel Indurain EH Euskal HerriaBanesto132 pt.ak
5. Stefano Zanini ITA ItaliaNavigare-Blue Storm132 pt.ak
6. Marco Pantani ITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni114 pt.ak
7. Fabiano Fontanelli ITA ItaliaZG Mobili113 pt.ak
8. Armand de las Cuevas FRA FrantziaCastorama110 pt.ak
9. Giovanni Lombardi ITA ItaliaLampre-Panaria107 pt.ak
10. Claudio Chiappucci ITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni102 pt.ak


Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Pascal Richard green jersey, mountains classificationSUI SuitzaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi78 pt.ak
2. Michele Coppolillo ITA ItaliaNavigare-Blue Storm58 pt.ak
3. Marco Pantani ITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni44 pt.ak
4. Nelson Rodríguez Serna COL KolonbiaZG Mobili24 pt.ak
5. Jevgeni Berzin pink jersey, general classificationMaillot zuriaRUS ErrusiaGewiss-Ballan20 pt.ak


Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Carrera Jeans-Tassoni ITA Italia302 o 25 min 45 s
2. Polti-Vaporetto ITA Italia+ 24 min 55 s
3. Lampre-Panaria ITA Italia+ 24 min 56 s
4. Gewiss-Ballan ITA Italia+ 36 min 21 s
5. GB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi ITA Italia+ 41 min 23 s
6. Castorama FRA Frantzia+ 1 o 29 min 22 s
7. Kelme-Avianca-Gios ESP Espainia+ 1 o 40 min 39 s
8. Banesto ESP Espainia+ 1 o 51 min 13 s
9. Navigare-Blue Storm ITA Italia+ 1 o 52 min 46 s
10. ZG Mobili ITA Italia+ 2 o 02 min 57 s


Intergiroaren sailkapena
1.Djamolidine Abdoujaparov UzbekistanPOL62h 00' 39s
2.Eugeni Berzin ErrusiaGEW+ 44s
3.Fabiano Fontanelli ItaliaZGM+ 1' 50s
Gazteen sailkapena
1.Eugeni Berzin ErrusiaGEW100h 41' 21s
2.Marco Pantani ItaliaCAR+ 2' 51s
3.Pavel Tonkov ErrusiaLAM+ 11' 16s

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]