Edukira joan

Museu Coleção Berardo

Koordenatuak: 38°41′44″N 9°12′30″W / 38.695522°N 9.208378°W / 38.695522; -9.208378
Wikipedia, Entziklopedia askea
Museu Coleção Berardo
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
Koordenatuak38°41′44″N 9°12′30″W / 38.695522°N 9.208378°W / 38.695522; -9.208378
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006
Inaugurazioa2007ko ekaina
Webgune ofiziala

Museu Coleção Berardo erakunde garrantzitsua da Lisboan (Portugal). 2007ko ekainaren 25ean inauguratu zen, eta aldi baterako erakusketak eta bilduma iraunkor bat (Berardo Bilduma) daude bertan, arte moderno eta garaikidearen, nazionalaren eta nazioartekoaren adierazgarri. Izena bere sortzailearena zen, José Berardo. Gaur egun itxi egin dute eta jasotako arte-lanak Museu de Arte Contemporânea de Belém erakundean integratuko dira.

Arte Moderno eta Garaikidearen Fundazioa - Berardo Bilduma (abuztuaren 9ko 164/2006 Lege Dekretua) 2006ko abuztuaren 9an sortu zen. Erakunde horrek administratzen eta antolatzen du gaur egun Belémgo Kultura Zentroan dagoen Berardo Bilduma Museoa. Bere ondare kulturala 862 lanek osatzen dute eta Christie's enkante etxeak 316 milioi eurotan bermatzen du.

2022an obra gehienak judizialki atxilotuta daude —Joe Berardok CGD, Novo Banco eta BCPrekin dituen zorrak direla eta, ia mila milioi euroko zor globala ordaintzeko kreditu gisa bahitzeko asmoa baitute—.

2022ko maiatzaren 26an, Pedro Adão e Silva Kultura Ministroak protokoloaren salaketa iragarri zuen, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, José Berardo enpresaburuaren arte bildumari buruzkoa -Museu Coleção Berardo osatzen duena-, eta aldi berean, bilduma hau CCBn sortuko den Belémeko Arte Garaikideko Museoan integratuko dela jakinarazi zuten.[1]

Berardo Bilduma Museoak nazioarteko museo garaikide bat eratzea du helburu, XX. mendetik aurrera arte plastikoek izan duten bilakaera ezagutarazteko. Beste artean hauek dira horrekin lotutako helburuak:[2]

  • Estatuko eta nazioarteko beste arte-bilduma batzuekin elkarreragin
  • Kultura-turismoa bultzatu nahi da
  • Kultura-animazioko programa pedagogikoak garatzea
  • Arte modernoaren joerak zabaldu nahi dira, eta
  • Artista portugaldarren lana zabaltzeko plataforma bat lortu nahi da.

Bildumako artista batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berardo Bildumak XX. eta XXI. mendeko bi mugimendu artistiko nagusiak errepasatzeko eta arte garaikidearen egoerari buruzko irakurketa eta eguneratzeak aztertzeko aukera ematen du. Hauek dira bildumako artista batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]