Nappa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Nappa
ナッパ
Sexua Gizonezkoa
Adina 50 urte
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 17. liburukia, 204. atala (manga)
Dragoi Bolako 7. atala (animea)
Arraza Saiya
Garrantzia Etsaia
Jaorria Vegeta Planeta
Teknikak
Eraldaketak
Ahotsa

Nappa (jatorrizko japonieraz ナッパ edo Nappa ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Izena eraldaketa japoniar batetik dator 菜っ葉 edo Nappa eta aza txinatarra esan nahi du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioko Gerlari altu eta masa muskular handikoa da eta bere arrazako gainerakoak ez bezala burusoila da. Bere geneek 30 urteko baten itxura ematen dioten arren 50 urte dauzka eta lehen aldiz Vegeta printzearekin batera azaltzen da Raditzen heriotzaren berri jakin ostean. Vegetarekin batera Lurrera abiatzen da Dragoi Bolak batu eta betiko bizia eskatzeko. Freezerren gerlarietako bat da eta bere garaipenak nagusiarentzat dira Vegeta eta Raditzenak moduan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lurrera iritsi osetan Vegeta eta biak Dragoi Bolen bila hasi ziren baina Z gerlariekin topo egin zuten. Vegetaren aginduak jarraituz Nappak sei Saibaiman landatu zituen. Nappak lehenengo Ten Shin Hani egin zion eraso eta beso bat erauzi zion. Gero Chaoz bere bizkarrean itsatsi eta bere burua lehertu zuen Nappa akabatzeko asmoz. Saiakera alferrik izan zen. Ondoren Satan Txikik, Krilinek eta Gohanek eraso bateratu bat prestatu zuten. Honek huts egin zuen, Son Gohan azken unean beldurtu egin baitzen. Ten Shin Hanek ezin zuen onartu Chaoz ezergatik hil izana eta hau mendekatzen saiatu zen azken erasoa batekin. Eraso honek jota utzi zuen, energia guztia agortu baitzuen eta bertan hil zen. Erasoak Napparen armadura pitzatu zuen, baina hala ere ez zion inongo zauririk egin.

Nappa orduan Satan Txiki eta Krilinen aurka hasi zen borrokan Vegetak gelditu zuen arte, honek Son Goku iristea nahi zuen beraien indarra erakusteko. Hasieran ez zion kasu handirik egin baina Vegetaren pazientzia eza ikusita borroka gelditzeko egindua onartu zuen.

Hiru ordu eta gero Krilinek eta Satan Txikik buztanetik heldu zioten (saiyen ahulunea), baina entrenatuta zegoen horrelako ezusteak saiesteko. Ukondoarekin Satan Txikiri buruan eman eta Krilin eta Gohani eraso zien. Gohani eraso egin eta hau babesteko Satan Txiki bien artean jarri zen bizia galduz. Son Gohanek suminduta bere indar guztia erabili zuen eraso batean: Nappak erasoa gelditu zuen. Nappa Gohan akabatzeko puntuan zenean Goku agertu zen.

Nappak ezin zuen inola ere Goku garaitu, ezta ukitu ere ezin zuen egin. Bere lan eskasa ikusita Vegetak pazeintzia galdu eta borroka uzteko agintu zion. Baina bere ohorea mantendu nahian Krilin eta Gohanengana oldartu eta Gokuk Kaitoren erasoarekin gelditu zuen. Nappa orain ahulegi borrokatzeko, Gokuk Vegetaren hanketara bota zuen. Vegetak airera bota zuen Nappa, honek traidore deitu zion kideari eta azkenean Vegetak akabatu egin zuen.

Hil eta gero Yamak Raditz eta Nappa infernura bidali zituen.

Dragoi Bola GTn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero Doktoreak eta Mu Doktoreak infernutik Lurrerako atea irekitzean Nappa berriz ere hiri bat suntsitzen ikusi zen, baina gainerako bilauak bezala erraz garaitu zuten. Vegetak ironiaz urrun joateko esan zion bizi nahi bazuen, baina Napparen mendeku goseak berriz ere heriotzera eraman zuen.

Bideojokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napparekin ondorengo bideojokoetan joka daiteke:

Nappa etsai bezala ondorengo bideojokoetan ageri da: