Nazismorik gabeko mundu baten alde
Nazismorik gabeko mundu baten alde | |||
---|---|---|---|
| |||
Jatorrizko izena | Zа мир без нацизма | ||
Leloa | Zа мир без нацизма | ||
Mota | Mitin politiko eta kontzertua | ||
Denbora-tarte | 2022ko martxoaren 18a - | ||
Data | 2022ko martxoak 18 | ||
Kokaleku | Luzhniki estadioa, Mosku (Errusia) (55°42′56″N 37°33′13″E) | ||
Antolatzailea | Vladimir Putin | ||
Partehartzaile kopuru | >200,000[1] | ||
Nazismorik gabeko mundu baten alde (errusieraz: Zа мир без нацизма)[oh 1] edo 2022ko Moskuko elkartaratzea 2022ko martxoaren 18an Moskuko Luzhniki estadioan (Errusia) izandako mitin politiko eta kontzertu bat izan zen, Errusiako Federazioak Krimea anexionatu zueneko zortzigarren urteurrena markatu zuena. Vladimir Putin presidenteak hitz egin zuen ekitaldi hartan, errusiarrek Ukraina inbaditu izana justifikatu eta errusiar tropak goraipatu zituen,[2] Mosku Hiriko Poliziaren arabera, 200,000 lagunen aurrean.[1] BBCk eta Moscow Timesek, besteak beste, jakinarazi zuten Estatuko langileak eraman zituztela ekitaldira, eta beste pertsona batzuei ordaindu zietela edo bertaratzera behartu zituztela.[3]
Ekitaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estadioan zein agertokian "Nazismorik gabeko mundu baten alde",[oh 2] "Gure Presidentearen alde"[oh 3] eta "Errusiaren alde"[oh 4] bezalako leloak agertzen ziren, baina Z latindarrarekin idatziak, errusiar З arruntaren ordez.[4]
Kontzertua eta hasierako hizlariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polina Gagarina, Eurovisioneko lehiakide-ohiak, Battle for Sebastopol filmaren "Kukushka" filmaren bertsioa interpretatu zuen.[5] Lyube talde errusiarrak jo zuen ere,[6] Oleg Gazmanov-ek "Made in the U.S.S.R." abestia jo zuen bezala[7][8] eta Vladimir Maxkov errusiar aktoreak Fiodor Tiuttxev-en 1867ko maiatzeko "Напрасный труд — нет, их не вразумишь..." olerkia irakurri zuen bezala.[9] Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, Margarita Simonyan –RTko erredaktore burua–, Sergei Sobianin –Moskuko alkatea– eta Maria Zakharova-k –Kanpo Arazoetako Ministerioko bozeramaileak–.[10] Hizlari askok Z-formako San Jurgiren xingolak zeramatzaten.[3]
Putinen diskurtsoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mitina Vladimir Putinen, Errusiako Presidentearen, lehen agerraldi publikoa izan zen Ukrainako inbasioa hasi zenetik.[1] Errusiako Konstituzioa aipatuz zabaldu zuen hitzaldian, Putinek "Krimea eta Sebastopolgo herria" zoriondu zituen, eta Krimeako anexioaren "urteurren zoriontsua" opa zien. Ondoren, eremu horietako finantzei eta azpiegiturei buruz hitz egin zuen, esanez, Ukrainaren "soberakin-finantziazioaren" aurrean, Errusiak "Krimea jarrera umiliagarri horretatik atera behar zuela". Putinek, gainera, Ukrainaren "genozidioa" argudiatu zuen Donbasseko herriaren aurka, Bibliako Joan 15eko "ez dago maitasun handiagorik" izeneko pasartea irakurri aurretik. Azkenik, Putinek adierazi zuen Fiodor Uxakov-en urtebetetzea otsailaren 24an zela, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zuen egun bera.[11]
Russia 24 kateak hitzaldiaren zati bat, arazo tekniko batengatik, emititu gabe utzi zuen.[12][13]
Erreakzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, martxoaren 19an argitaratutako bideo-mezu batean, Putinen manifestazioa aipatu zuen:[14]
« | Gaur Moskun hitz asko entzun dira Krimea hartu zeneko urteurrenari buruz. Kontzentrazio handia egin da. Eta arreta jarri nahi diot xehetasun bati. Jakinarazi [da] 200,000 pertsona inguruk parte hartu zutela Errusiako hiriburuko manifestazio [hartan]. 100,000 kaleetan, 95,000 inguru estadioan. Errusiar tropen kopuru berak hartu du parte Ukrainako inbasioan. Imajinatu 14,000 gorpu eta milaka zauritu eta mutilatu Moskuko estadio horretan. Errusiar galera asko daude inbasio honen ondorioz. Hau da gerraren prezioa. Hiru aste baino pixka bat gehiagoko tartean. Gerra amaitu egin behar da.[14] | » |
Putinek, bestalde, 13,000 dolarreko Loro Piana markako anorak bat janzteagatik kritikak jaso zituen ere.[3]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zentzu hertsian, "За мир без нацизма" idatzi beharko litzateke; hau da, alfabeto zirilikoaren З erabiliz, alfabeto latindarreko Z beharrean.
- ↑ "Zа мир без нацизма"; zentsu hertsian "За мир без нацизма" idatzi beharko zena.
- ↑ "Zа Президента"; zentsu hertsian "За Президента" idatzi beharko zena.
- ↑ "Zа Россию"; zentsu hertsian "За Россию" idatzi beharko zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Nechepurenko, Ivan. (2022-03-18). «Putin makes his first public appearance since the invasion of Ukraine.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ «Putin holds rally in Moscow, praises Russian troops as Ukraine fights back invasion | CBC News» web.archive.org 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ a b c (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-03-18). «Putin Marks Crimea Anniversary, Defends 'Special Operation' in Ukraine in Stadium Rally» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ (Ingelesez) «Putin Tells Mass Rally That Russia Will Prevail in Ukraine» VOA (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ (Polonieraz) «Polina Gagarina w ogniu krytyki. Po tym, jak zaśpiewała dla Putina, nie zostawiono na niej suchej nitki» OnetKobieta 2022-03-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ (Ingelesez) «Putin tries to rally Russia behind invasion but TV glitch hinders address» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ (Ingelesez) Reimann, Nicholas. «Putin Holds Massive Pro-War Rally In Moscow» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Putin appears at big rally as troops press attack in Ukraine» ABC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ Ti︠u︡tchev, F. I.. (1996). Izbrannoe. Feniks ISBN 5-85880-081-5. PMC 35669605. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ «Putin hails Crimea annexation and war with lessons on heroism - BBC News» web.archive.org 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ «Concert marking the anniversary of Crimea’s reunification with Russia • President of Russia» web.archive.org 2022-03-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-03-18). «Putin vows Russia will prevail in Ukraine but glitch hinders TV» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ (Ingelesez) Vasilyeva, Nataliya; Mendick, Robert. (2022-03-18). «In a £10,500 Italian designer coat, a limping Vladimir Putin tries to rally his people» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ a b (Ingelesez) «Meaningful talks on peace and security for Ukraine are the only chance for Russia to reduce the damage from its own mistakes - address by President Volodymyr Zelenskyy» Official website of the President of Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).