Vittorio Gregotti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vittorio Gregotti

(2016)
Bizitza
JaiotzaNovara1927ko abuztuaren 10a
Herrialdea Italia
HeriotzaMilan2020ko martxoaren 15a (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta erredaktoreburua
Lantokia(k)Milan
Venezia
Lisboa eta Bartzelona
Lan nabarmenak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Académie d'architecture (en) Itzuli
Accademia di San Luca
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduaneorationalism (en) Itzuli
Belémgo Kultura Zentroa (Portugal), Vittorio Gregottik diseinatua.

Vittorio Gregotti (Novara, Italia, 1927ko abuztuaren 10a - Milan, Italia, 2020ko martxoaren 15a) italiar arkitektoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura-ikasketak egin zituen Milango Politeknikoan (1952). Casabella-continuità arkitektura-aldizkarian erredaktore gisa hasi zen lanean, eta Architetti Associati izeneko arkitektura-estudioa sortu zuen Milanen, Lodovico Meneghettirekin eta Giotto Stoppinorekin. Talde horren lan aipagarrietako bat Cameriko etxebizitza-eraikuntza (1956-1957) izan zen, eraikuntzak dituen villa klasikoen ezaugarriengatik.

1969an, etxebizitza-sail bat egin zuen Palermoko Unibertsitaterako, eta Zen auzoko lehiaketetan garaile atera zen hiri hartan bertan. 1982ko Berlingo Eraikuntzaren Nazioarteko Erakusketarako, etxebizitza-sail bat egin zuten Gregottik eta laguntzaileek. Lan horretan, inoiz baino nabariagoa izan zen fabriketako estetikaren erabilera.

Estudioko zuzendari izateaz gainera, Rassegna aldizkariaren zuzendari izan zen 1980tik aurrera, eta Casabella-continuità aldizkariarena, 1982tik aurrera.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzi dituen lanen artean, aipagarria da, besteak beste, Il territorio dell'architectura.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio Gregotti Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]