Edukira joan

Onartu gabeko estatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Onartu gabeko estatuak nazioarteko komunitateak, bereziki NBEk eta bere kideek onespena eman ez dieten estatuak dira. Estatutzat jotzen dira honi dagozkion zenbait ezaugarri dituelako: lurralde baten gaineko kontrola edo kontrolatzeko borondatea eta berezko gobernua.

Kasu desberdinak topa daitezke: de facto independenteak direnak baina bere egoera irregularragatik (gerra baten emaitza adibidez) etorkizunean aldaketak espero daitezkeenak, onarpen zabala baina ezintasuna NBEko kide batzuen jarreragatik, estatu bakar batek ere ez, batzuek edo askok onartzen dutenak, lurralde jakin batean kontrol osoa edo partziala dutenak, herri batean oinarrituta daudenak eta ez daudenak...

NBEko kide ez diren estatu batzuek baino onartu ez dutenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso estatu gutxik onartu dutenak eta gainera zerrenda honetan daudenak izanik; gehienetan elkarrekikotasuna suertatu egin da.

Moldavia eta Ukrainaren arteko lur zerrenda mehe batek osatua, 1990etik independentea da. Nazioarteak Moldaviako zatitzat dauka eta Abkhazia eta Hego Osetiak baino ez dute onartu.

  • Somalilandia: 1991ko maiatzean aldarrikatu zuen independentzia baina nazioarteak ez du onartu Somaliaren zatiketa. Etiopia, Djibuti eta Puntlandiarekin egiten du muga. Somalilandiako Errepublikak Somaliaren hamazortzi administratzio-dibisioetatik bost hartzen ditu. Gaur egun, Taiwan (2023. urtetik) eta Etiopia (Somalilandiak Berbera portua eman zion Etiopiari onarpen posible baten truke) dira Somalilandia onartzen duten herrialdeak.

NBEko kide bakarrak onartua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxikimendu berezia duelako gertatu da.

Zipreko Errepublikaren independentziaren ondoren, greziar eta turkiar komunitateak borrokatu egin ziren boterea bilatzeko irla osoan. 1974ko ekainean, Turkiak irlaren %37 hartu zuen, greziarrek irla bereganatzeko estatu-kolpea eman zutelako. Turkiak hartutako irlaren zatia 1983ko azaroaren 15ean independentzia aldarrikatu zuen, baina bakarrik Turkiak onartu egin du. 2004an Europar Batasunak bere harrera onartu zuen, beti ere balizko Zipre batu batean, Europar Batasunak ez duelako Ipar Zipre onartzen eta de iureko estatu bezala ezagutzen duelako.

Estatu batzuek edo askok onartuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBEn sartzeko inolako aukerarik ez duten kasu batzuetatik zenbait estaturen betoagatik independentzia normalizatua ez duten batzuetara doan kategoria. Onartzen dituzten estatu-kopuruaren arabera ordenatuta ageriko dira.

Itsas Beltza eta Kaukasoaren artean, Sobietar Batasunean Georgiaren barruan sortutako errepublika bat zen.1992tik independentea, Errusiak babestu eta Georgiak beretzat eskatzen du. Hego Osetiaren gudaren ostean, 2008an, Georgiako tropak kanporatu zituzten, Errusiaren laguntzarekin. Herri abkhaziarra du oinarri. NBEko lau estatuk onartu dute (Errusia, Nauru, Nikaragua eta Venezuelak) eta Hego Osetia eta Transnistriak ere bai.

Aurrekoaren antza du; 1991tik Georgiatik independentzia aldarrikatu zuen Moskuren laguntzaz. Desberdintasuna: bere burua herri osetiar osoaren estatutzat jo beharrean, Ipar Osetiako gobernua Errusiaren barruan segitzearen alde dago eta hegoaldekoek ere Errusiarekiko atxikimendu maila handiagoa erakusten dute. Abkhazia onartzen duten estatu berberek onartua.

1949tik de facto independente, 1971n NBEko aulkia eta bere onespen diplomatiko gehienak galdu zituen Txinako Herri Errepublikak irabazten zituen bitartean. 2010ean 22 estatuk (nazioartean inportantzia handiegirik ez dutenak) eta Egoitza Santuak onartzen dute. Gatazka hau Txinako Errepublikak gaur egun Taiwan diren irletan errefuxiatu zirenean sortu zen. Txinako Gerra Zibilaren erruz, Txinako Herri Errepublikak Txina kontinentala hartu zuen, baina Taiwanen lurraldeak haienak zirela aldarrikatu zuten.

1991n aldarrikatu zuen independentzia lehen aldiz; orduan Albaniak baino ez zuen onartu, kontuan izan berezko herria baino herri albaniarraren barruan kokatuko litzatekeela. 2008tik berriz independentea da, kasu honetan estatu boteretsu askoren babesaz baina Balkanetan bizi izan diren aliantza eta gerrengatik ez du adostasunik bildu nazioartean: NBEko 64 kidek onartzen dute, haien artean AEB, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Turkiak. Aldiz, onartzen ez dutenen artean Argentina, Brasil, Errusia, Espainia eta Serbia daude.

Marokok okupatua, NBErentzat deskolonizatu gabeko lurraldea da. Fronte Polisarioak 1976an aldarrikatu zuen independentzia; 81 estatuk eta Afrikar Batasunak onartzen dute. Arabiar Ligak, ordea Marokoren alde jotzen du. Aurreko kasuetan ez bezala bere lurraldearen zati bat besterik ez du kontrolatzen. Gaur egun, Saharako Errepublika autonomia gabeko lurraldeen artean dago.

1988an aldarrikatua, bere independentzia NBEko 96 kidek onartzen dute eta harreman diplomatikoak ditu beste hamabirekin. Hala ere, Israel, AEB eta Mendebaldeko Europako estatu gehienek ez dute onartzen. Onartu gabekoen artean NBEn estatusik altuena lortu du, kide osoa ez bada ere "behatzailea" delako. Berezko ezaugarri gisa, bere lurraldearen kontrolik ez du eta historikoki Palestina bere osotasunean izan dena egun Israelgo estatuak menperatzen du, bien proiektu politikoek lur berean talka egiten dutelarik.

NBEko kide batzuen arazoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin "Onartu gabekoak" deitu, NBEko kideak direlako baina egoera partikular batzuk direla medio estatu batzuek ez dute lortu munduko guztien onespena. Azpimarratzeko kasuak:

21 estatuk, batez ere arabiarrek ez dute onartzen eta hala egin duten beste hamahiruk ez dute harreman diplomatikorik.

NBEko kidea ez den Taiwanek ez du onartzen; beste aldetik, delako "Txinako Errepublika" onartzen duten estatuekin (22 eta Egoitza Santua) Herri Errepublikak ez du harreman diplomatikorik onartzen.

Sobietar Batasuna desagertu ondoren, 1991ean, Armenia, hainbeste errepublika bezala, bere independentzia aldarrikatu zuen. Gaur egun Pakistanek ez du onartzen, Azerbaijanekin duen gatazkagatik Goi Karabajean.

1960an independentzia aldarrikatu bazuen ere, Turkiak ez du onartzen, ezta Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak ere, 1974. urteko estatu-kolpearen ondorioz.

Hego Korea bezala, Korearen banaketaren ondorioz ezarri egin zen, 1948an. Taiwan, Japonia, Hego Korea ez dute onartzen, ezta Ukrania Donetsk eta Lugansk lurralde errebeldeak onartu ondoren.

1948an ezarri zen, Korearen banaketaren ondoren. Ipar Koreak ez du onartzen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]