Edukira joan

Batzar Islamikoko Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batzar Islamikoko Erakundea
Datuak
Izen ofiziala
منظمة التعاون الإسلامي, Organisation of Islamic Cooperation eta Organisation de Coopération Islamique
Izen laburraOCI, OIC, OCI, OCI, 伊合组织, 伊合組織, OCI, İİT, İƏT, ИХО, OIK, ОИК, IKT, OIZ eta OCI
Motanazioarteko erakundea, gobernu arteko erakundea eta Islamic organization (en) Itzuli
HerrialdeaSaudi Arabia
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaHissein Brahim Sem Taha (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1969ko irailaren 25a
webgune ofiziala
Twitter: OIC_OCI Edit the value on Wikidata

Batzar Islamikoko Erakundea edo Konferentzia Islamikoa (arabieraz منظمة المؤتمر الإسلامي, ingelesez Organisation of the Islamic Conference, frantsesez Organisation de la Conférence Islamique) nazioarteko erakunde bat da, Nazio Batuen Erakundean ordezkaritza iraunkorra duena. 57 kide estatu ditu, batez ere Ekialde Hurbila, Afrika, Asia Erdialdea, Kaukasoa, Balkanak, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asiakoak. Estatu hauek indarrak eta baliabideak batzea aukeratu zuten, esfortzuak bateratu eta ahots batez adierazi estatu horietako biztanleen eta mundu osoko musulmanen ongizatea eta garapena bultzatzeko. Erakundearen hizkuntza ofizialak arabiera, ingelesa eta frantsesa dira.

Historia eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n sortu zen, musulmanen arteko lankidetza ekonomikoa, politikoa eta soziala sustatzeko, eta Leku Santuak babesteko, palestinar herriari bere lurralde historikoa berreskuratzeko borrokan laguntzeko, kolonialismoaren aurka borrokatzeko, eta islamiar erlijioko herrien arteko batasun eta elkartasuna bultzatzeko. Idazkaritza Nagusia Saudi Arabiako Jeddahn dago. Helburu nagusi hauek dituzte:

  • kide diren herrialdeen artean merkatu librea bideratzeko neurriak hartzea,
  • azpiegiturak sortzea (garraiobideak, erietxeak, eskolak…),
  • munduan zehar banatuta dauden musulman gutxiengoei babesa ematea, eta, oro har,
  • giza eskubideak betetzen direla begiratzea.

Bestalde, Palestinarako bake prozesua aurrera eramateko bitartekotza lan garrantzitsua egin du, eta baita beste herrialde batzuetako (Afganistan, Sudan…) liskarretan ere. Organo nagusia Estatuburuen Konferentzia da. Hiru urtetik behin biltzen da, eta bertan hartutako erabakiak betearaztea Atzerri Ministroen Konferentziaren esku dago. Horiek urtean behin biltzen dira, eta Estatuburuen Konferentzian jorratuko dituzten gaiak prestatzen dituzte. Administrazio lanak Idazkaritza Nagusiaren ardura dira; berak koordinatzen ditu zenbait erakunde espezializaturekiko harremanak, Garapeneko Islamiar Bankuarekikoak edo Garapeneko Islamiar Zentroarekikoak adibidez.

Hauek dira 57 kideak:

Begiraleak:

Idazkari orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tunku Abdul Rahman (1971-1973) Malaysia
  2. Hassan Touhami (1974-1975) Egipto
  3. Amadou Karim Gaye (1975-1979) Senegal
  4. Habib Chatti (1979-1984) Tunisia
  5. Sharifuddin Pirzada (1985-1988) Pakistan
  6. Hamid Algabid (1989-1994) Nigeria
  7. Azzeddine Laraki (1997-2000) Maroko
  8. Abdelouahed Belkeziz (2001-2004) Maroko
  9. Ekmeleddin Ihsanoglun (2004-2014) Turkia
  10. Iyad bin Amin Madani (2014-) Saudi Arabia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]