Edukira joan

Oriaren itsasadarra

Wikipedia, Entziklopedia askea


Oriaren itsasadarra
Geografia

Oria ibaiaren itsasadarrak balio natural eta paisajistiko handiko meandroak ditu eta, amaieran, Gipuzkoan egitura naturala ongien mantendu duen itsasadarra da. Harrigarria izan daiteke, Oria ibaia goiko beste tarteetan erabat degradatuta azaltzen baitzaigu. Itsasadar honek, nahiz eta gainerako guztien modura kanalizazioak, dragaketak eta lehorketa ugari pairatu izan, oraindik leku askotan bere jatorrizko izaera berreskuratzeko ahalmen handia du. Dena dela, espekulazio eta higiezinen interesen ondorioz, inguru honen etorkizuna ez da batere garbia.

Mokozabal arrunta Europa osoan dago arriskuan.

Oria ibaiaren azkeneko kilometroetan, mareen eragindako zonaldean, Gipuzkoako hezegune eta ibar garrantzitsuenetakoak eta baliotsuenak gordetzen dira. Usurbil herritik hasita Orioko bokaleraino beste garaietako paisaiak eta ekosistemak ikus daitezke, nahiz eta espekulazioaren presio ikaragarria izan. Eusko Jaurlaritzak 1998an egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Sektorerako Lurralde Planaren aurrerakinean zonalde hauek aipatu ziren [1] :

Zoritxarrez hauetako inguru batzuk dagoeneko erabat degradaturik daude, bereziki Orio herriko zonaldeak.

Hiru dira zonalde hau banatzen duten herriak: Usurbil, Aia eta Orio.

Oria ibaiaren itsasadarra eta urrutira Orioko A-8 autobidearen zubia.

Garrantzi ekologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oriaren itsasadarran aurki ditzakegun habitak eta ekosistemak oso arraroak bihurtu dira bai Gipuzkoan baita Euskal Herrian ere: dunak, padurak, ur-gezien hezeguneak... Oriako itsadarrean aldi berean ezaugarri garrantzi bat dugu: hezegunen inguruan nahiko ondo kontserbaturiko basoak aurki ditzakegu; horren ondorioz, kostaldeko beste tokitan aurkituko ez ditugun espezieak ikus ditzakegu hemen, batez ere urarekin lotuta bizi diren zenbait ugaztunen presentzia. Gaur egun oraindik itsadarra eta Pagoetako parkearen lotura mantentzeko aukera dugu.

Hauexek dira interes komunitarioko espezieak bezala aipatu diren landareak:

Ikuspuntu honetatik herpetofauna izan daiteke balio handiena eskaintzen duena. Narrastiak eta anfibioak dira Oriako itsasadarraren espezie nagusiak. Datu hau fenomeno bitxi baten ondorioa da: Orian bi inguru klimatikoen muga dago, atlantikoa zein mediterraneokoa; ondorioz batekoa eta bestekoaren espezieak topa ditzakegu:

Azkeneko hamarkadetan, gizakiaren eragina dela eta, beste zenbait espezie desagertu egin dira, zalantzarik gabe ezagunena txitxardinena.

Oriako itsasadarrean anfibio eta narrasti asko ikus daiteke. Argazkian baso-igel gorria.
  • Natura 2000 sarea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Sektorerako Lurralde Plana

Oriaren itsasadarra honako bi zubi hauek zeharkatzen dute:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. : Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Sektorerako Lurralde Plana. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.