Orodes I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Orodes I.aren txanpona

Orodes I.a Partiako errege izan zen K.a. 90 eta K.a. 80 bitartean, Gotartzes I.aren ondoren. K.a. 88 baino lehenago, bere erregealdiak, Mitridates II.a Partiakoarenarekin bat egin zuen, Gotartzes matxinatu zen errege etsaia.

Ekbatana eta Rhagaeko mediar meatzeek, Orodesen irudia zeramaten txanponak egin zituzten.

Aro honetan zehar, Partiaren historia nahiko iluna da, eta, dirudienez, Orodesen erregealdia, hasi zen bezala amaituko zen, gerra zibil batekin, alegia, ezezagun bat buru zela. Ez da ezagutzen bere ondorengoaren izena, eta partiar gobernarien lerroa, modu sinesgarrian, Sanatruzesengandik hasita bakarrik har daiteke berriz.

K.a. 80ko apirilak 11n gertatu zen ilargi eklipseari buruzko babiloniar txosten batean, Orodes, Arsazidar dinastiako shahanshah edo erregeen errege bezala aipatzen da.


Aurrekoa
Gotartzes I.a
Partiako shahanshah
K.a. 90-K.a. 80
Ondorengoa
Ezezaguna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orodes I.a Aldatu lotura Wikidatan