Sanatruzes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sanatruzes Partiakoa (Sanatruk ere deitua, K.a. 157-K.a. 70) Partiako erregea izan zen K.a. 77tik K.a. 70 arte. Arsazidar dinastiakoa, Mitridates II.a Partiakoa K.a. 88an hil ondoren etorri ziren urte nahaspilatsuen ondoren, errege izendatua izan zen sakarauka edo saka esziten aldetik, partiarrekin lotutako tribu indoeuropar bat, K.a. 77an egungo Iran inbaditu zutena. Sanatruzesek 80 urte zituen tronuratu zenean, eta zazpi urteko erregealdia izan zuen. Bere ondorengoa, bere seme Praates III.a izan zen.

Sanatruzes tradizio bizantziarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Malalasen Chronographiaren barnean, beste Sanatruzes bat aipatzen da (Sanatrutzio), Mitridates IV.a Partiakoaren semea eta denbora laburrez Partiako errege izango zena 115. urtean.


Aurrekoa
Ezezaguna
Partiako Shahanshah
K.a. 77-K.a. 70
Ondorengoa
Praates III.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanatruzes Aldatu lotura Wikidatan