Pakorus II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pakorus II.a
PacorusII.jpg
King of Characene Itzuli

Bizitza
Jaiotza PartiaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
Herrialdea [[Characene Arbcom ru editing.svg
Heriotza 105
Familia
Aita Vonones II.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Partiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Pakorus II.apersieraz: پاکور دوم‎PākōrPartiar Inperioko erregea izan zen, gutxi gorabehera 78 eta 105. urteen bitartean. Vonones II.aren semea eta Vologeso I.aren anaia izan zen, norengandik Media Atropatene erresuma jaso zuen tronuratua izan ondoren. Vologeso I.a hil ondoren, Pakorus Vologesoren anaia eta oinordekoa izan zen Vologeso II.aren aurka matxinatu zen, garaitu eta tronutik kenduz.

Dion Kasioren arabera, Pakorusek Osroene erresuma Abgar VII.ari saldu zion, eta Amiano Martzelinoren arabera, Ctesifonte hiria zabaldu zuen eta bere harresiak eraiki zituen.

101ean, Pakorusek enbaxada bat bidali zion Txinako Han dinastiari, Partia Ansiek erresuma bezala bataiatu zuena (Anxi egungo ahoskeran). Dirudienez, Trajano enperadorearekin ere izan zuen harremana, antonino leinukoa, nori zenbait kexu egin zizkion.

Bere txanpon ugarietan "Arsazes Pakoro" deitzen du bere burua. Bere izen propioari eginiko aipamen honek, Arsazes errege izenarekin elkartuta, erresumako tronua okupatu nahi zuten arerioak zituela adierazten du. Horietatik hiru euren txanponengatik ezagutzen dira: Vologeso II.az gain, horien artean Artaban III.a (80-90) eta Vologeso III.a, gutxi gora-behera 105etik, zeuden.

Pakorus 105 inguruan hil zen, eta bere oinordekoa bere anaia Osroes I.a izan zen, bere heriotza Vologeso III.ak Partiar Inperioko ekialdeko toki zabaletan gobernatzeko probestu zuen arren.


Aurrekoa
Vologeso II.a
Partiar Inperioko erregea
78-105
Ondorengoa
Osroes I.a eta Vologeso III.a