Partamaspates

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Partamaspates erromatarren Partiako errege bezeroa eta ondoren Osroenekoa, Osroes I.a partiar enperadorearen semea zen.

Bere bizitzaren zati handi bat erromatar erbestean pasa ondoren, Trajano erromatar enperadorearekin joan zen honek Partia konkistatzeko asmoz egin zuen kanpainara. Trajanok, hasieran, Partia Erromatar Inperioaren zati bezala eranstea pentsatzen zuen, baina, azkenean, horren ordez, Partamaspates honen aitaren tronuan erromatar bezero bat bezala jartzea erabaki zuen, hala eginez 116an. Erromatarrak eskualde honetatik erretiratu ondoren, Osroesek erraz garaitu zuen Partamaspates eta partiar tronua aldarrikatu zuen.

Partian jasandako porrotaren ondoren, Partamaspatesek berriz ere erromatarrengana ihes egin zuen, nortzuk orduan, kontsolazio bezala, Osroeneren gobernu bateratua eman zioten, Asia Txikia eta Siriaren artean zegoen estatu bezero txiki bat. Osroeneko errege izan zen Yalurrekin batera 118tik 122 arte, eta hau hil ondoren, bera bakarrik 123 arte.


Aurrekoa
Osroes I.a
Partiako shahanshah
116
Ondorengoa
Osroes I.a