Vologeso IV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Vologeso IV.a Partiakoa (147-191) Partiar Inperioko gobernari bat izan zen. Mitridates IV.a Partiakoaren semea (129-140), Vologeso IV.ak Inperioaren bi erdiak elkartu zituen berriz, bere aita eta Vologeso III.aren artean banatu zirenak. Karazene erresuma ere konkistatu zuen, itxuraz, independente mantendu zena Trajano erromatar enperadoreak (98-117) inperioa inbaditu zuenetik.

Vologeso IV.a Zaratustraren idatziak bildu zituen zoroastrismoko tradizioko Volgash erregea izan daiteke.

Vologeso IV.aren Erromaren aurkako gatazkak 155ean hasi ziren Armeniako erresumagatik lehiatuz (ohikoa bi inperioen artean). 162 eta 166 artean, Partiarrek Erromatar Inperioa eraso zuten, Marko Aurelio eta Luzio Veroren artean (161-169) gobernatua. Gerra honetan Seleuzia Tigrisekoa hiria suntsitu zen, eta Ktesifonteko jauregia erre zuen Avidio Kasiok 165ean. Erromatar legioak partiar lurraldean Mediaraino ere barneratu ziren, eta Vologeso IV.ak bakea sinatzea beste erremediorik ez zuen izan, Mesopotamiaren mendebaldea Erromari emanez.

Bere erregealdiaren amaiera Osroes II.a Partiakoaren matxinadak usteldu zuen (190), nor, dirudienez, Median babestu zen errege arerio bezala, Vologeso IV.aren oinordeko izateko esperantzarekin. Alabaina, Vologeso V.a, arsazidar dinastiako armeniar adarrekoa izan zen Vologeso IV.aren oinordeko, Osroes II.a berehala kargutik kenduz.


Aurrekoa
Mitridates IV.a
Partiako Shahanshah
147-191
Ondorengoa
Vologeso V.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vologeso IV.a Aldatu lotura Wikidatan