Oswald Spengler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oswald Spengler
Bundesarchiv Bild 183-R06610, Oswald Spengler.jpg
Bizitza
Jaiotza Blankenburg1880ko maiatzaren 29a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Munich1936ko maiatzaren 8a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea idazlea, historialaria, filosofoa, soziologoa, matematikaria eta high school teacherra
Oswald Arnold Gottfried Spengler signature.svg

Oswald Spengler (Blankenburg, Alemania, 1880ko maiatzaren 29a - Munich, Alemania, 1936ko maiatzaren 8a) filosofoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904an, doktoretza eskuratu zuen Hallen, eta 1911 arte eskola-irakasle izan zen. 1911n, Municha joan zen, eta bere lan nagusia, Der Untergang, idazten hasi. Historizismoaren teorialari nagusietakoa izan zen, eta Nietzschek eta Diltheyk eragin handia izan zuten haren pentsaeran. Spenglerrek gizartearen aurrerabidearen mitoa baztertu zuen, eta historia kultura-ziklotan antolatua dela zioen; hala, kulturaren garapena organismo bizienarekin alderatzen zuen, eta lau aro edo aldi bereizi zituen (gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta heriotza), eta Mendebaldeko kulturaren gainbehera edo zahartzaroa hasia zela zioen. Naziek haren teoria batzuk aintzat hartu zituzten hasieran, baina, oro har, kritika asko jaso zituen.

Besteak beste, hona haren bi idazlan: Der Untergang des Abendlandes (1920, Sartaldearen gainbehera); Der Mensch und die Technik (1931, Gizakia eta teknika).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]