Otogoien

Koordenatuak: 42°53′28″N 2°48′06″W / 42.8911°N 2.8017°W / 42.8911; -2.8017
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:50, 15 urria 2009
Otogoien
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′28″N 2°48′06″W / 42.8911°N 2.8017°W / 42.8911; -2.8017
Garaiera551 m
Demografia

Otogoien edo Oto Goien (Hueto Arriba gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 551 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arratoko mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otobarren herriaren gainean. Herria Ganalto (900 m) mendira igotzeko ohiko abiapuntua da.

Otobarrenan ez bezala, Otogoienan inor ez da nekazaritzatik bizi.

Historia

Otobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean Oto udalerria osatu zuten Martiodarekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren.

Otogoienan Francisco Ruiz de Aguirre jaio zen, Doradoko gobernadorea eta kapitain nagusia izan zena. Herriko beste pertsona nabarmena Juan Agustín Hurtado de Mendoza da, Gaunako lehen markesa izan zena.

Ondarea

Otogoieneko elizako elementurik nabarmenenak hiru hutsuneko kanpai-horma, bataiarri landua eta erretaula nagusi barrokoa dira.