Satan onddo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satan onddoa
Boletus satanas.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaRubroboletus
Espeziea Rubroboletus satanas
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Olive spore print icon.png 
espora olibak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Poisonous toxicity icon.png 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Satan onddoa (Boletus satanas) bere izen deigarriak ongi adierazten duen bezala pozoitsua izateagatik oso ezaguna den onddoa da.[1] Halere, ez dago pozoitsuenen taldearen barnean. Berau jateak urdaileko ondoeza, botaka egitea eta beherakoak sor ditzake, ondorio hauek onddo hau jan eta denbora gutxira agertzen direlarik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 30 cm-rainoko diametrokoa, fin-fin belusatua, hasieran ertza biribilkatua eta gero uhindua. Zurixka da, erdian baino zurbilagoa ertzetan eta batzuetan orban marroiekin baina inoiz ez gorrixkak.

Tutuak: Oso luzeak, horiak edo hori-berdexkak eta urdindu egiten dira ukitzean.

Poroak: Txikiak, gorriak, gorri-laranjak, laranja kolorekoak eta batzuetan gune horiekin.

Hanka: Nahiko laburra , naiz eta boletusik handienetakoa izan. Lodia eta trinkoa da, kolore horikoa goiko aldean, gorrixka erdian eta zurixka marroia oinarrian. Urdindu egiten da ukitzean eta oso agerikoa ez den sarea du, oinaren kolorekoa hasieran, eta gero gorri-purpura kolorekoa.

Haragia: Trinkoa da eta zuritzat jo daitekeen kolore batekoa, horixka duten poro gorrien boletus gehienekin alderatuta. Airearekin kapela baino ez da urdintzen eta ahul, orban biolazeo bat du oinaren oinarrian. Usain desatsegina eta zaporea gozoa du hasieran, gero desatsegina eta naskagarria.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Satanas epitetoa berriz Satan-etik dator: Tentagarria, bere haragi toxikoak elikatzera gonbidatzen duten kolore erakargarriengatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa da gordinik eta digeritzen zaila kozinatutakoan. Batez ere, intoxikazio gastrointestinalak eragiten ditu, okadekin, urdaileko minarekin edo beherakoarekin, eta sei ordu inguru iraun dezake. Satan izena gehiegizkoa dirudi.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himenio gorriko beste boletus batzuekin nahas daiteke; hala ere, haiengandik oso desberdina da, ez baitu kolorazio arrosa edo gorririk kapelan, beti argia da, eta haragia geldo eta gutxi urdintzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran hosto-zabaletako soilguneetan, pinudietan ere bai, belar eta txilarren artean. Beste boletus guztietatik bereizten da, kare-lurretan bakarrik irtetzen duelako. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua: Europa, Ipar Afrika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). [84-505-1806-7. Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya. ] Diputacion foral de vizcaya, 391 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 154 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 56 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 509 or. ISBN ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]