Onddobeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddobeltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus aereus
Bull., 1789
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddobeltz edo onddo burubeltza (Boletus aereus) Boletaceae familiako onddo handia da.[1] Txapela arre iluna eta ganbila du. Bere oin lodia krema kolorekoa da. Txapelaren azpialdea poroz osatuta dago; hasieran zuriak eta gero horiak. Jateko ona da.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harizti, artelatz-baso eta artadietan dago.

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus aereus tokiko euskarazko testuetan:[2] onddo beltz; onddo burubeltz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso itxura sendoko ondoa da, batzuen ustez Boletus-ik onena da.

Kapela: 6-20 cm-koa. Hemisferikoa, gero ganbila, azkenean irekia ale helduetan, sendoa, denbora batera pixka bat bigunagoa. Gaztetan ia beltza, gero marroi iluna edo arre okrea. Brontze koloreko erreflexuekin. Gainazal aterziopelatua, ez likatsua edulisarena bezalakoa.

Tutuak: Finak, luzeak, ia libreak, lehenengo zurixkak, gero horixkak eta azkenik berdexkak.

Poroak: Estu, hasieran txikiak, gero irekiak, zuriak, gero horiak eta azkenik berdeak.

Hanka: Sendoa, lodia, trinkoa, hasieran oinarrian lodituta, gero zilindrikoa.

Haragia: Sendoa, trinkoa, zuria, ez da urdintzen eta ez dago koloreztatuta kapelaren azalaren azpian. Usain eta zapore atseginak.[3]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikaina. Haragi sendoagaitik askok Boletus-ik onena dela uste dute.[4]

Garaia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hostoerorkorren basoetan. Inoiz ez koniferetan.[5]

Nahasmen arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus edulis, zurbilagoa da eta azal likatsuagoa du; Boletus pinicola kolore arre gorrixkakoa da, eta Boletus reticulatus udaren hasieran ateratzen da; azala ez du hain belusatua (aterciopelado) eta hurritz kolorekoa da. Denak jangarri bikainak.[6]

Boletus aereus-ak ez du inoiz irteten koniferoen azpian eta kapelak ez du tindu gorrixkarik izaten, besteak beste horregatik bereizten da Boletus Pinicola-rengatik, biak dute txapel iluna eta antz handia dute.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus aereus (onddobeltz)

Batez ere Europako erdialdean eta hegoaldean ateratzen da, baita Afrikako iparraldean ere

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Aereus latineko aereus hitzetik dator; kobrea edo brontzea esan nahi du, bere brontze koloregaitik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). [ISBN-282-0865-4. Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 497 or. ISBN 282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones. Omega, S. A. Barcelona, 481 or. ISBN 84-282-0253-6 84-282-0538-8..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 44 or. ISBN 84-404-0530-8..
  6. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 397 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]