Onddo hankaeder
Onddo hankaederra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Boletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Boletus calopus Pers. 1801
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo hankaederra (Boletus calopus boletoen familiako perretxikoa da.[1] Bere izena, bai zientifikoa zein euskarazkoa, grezieratik dator: καλος ("ederra") eta πους ("hanka"), bere hanka politari erreferentzia eginez. Onddo itxurosoa den arren, oso zapore mingotsa dauka eta ez da jangarritzat hartzen.
Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelak 5 eta 12 zentimetro inguruko diametroa dauka. Kolore hori-berdekarakoa da gainetik, eta printza oliba edo arre oso argiak ere badauzka. Txikitan puxika itxurakoa da, gero ganbila eta azkenean ia laua izan daiteke.
Hodi mehe eta atxikiak dauzka, kolore hori argikoak. Ukitutakoan urdin kolorea hartzen dute.
Hankaren luzera 5-15 zentimetrokoa da. Sendoa eta betea da, eta oinarrian lodiagoa. Goialdean hori bizia da, eta oinarrian gorria. Tartean sareta gorri batez estalita dago.
Mami trinkoa dauka, zuri-horixka. Hatzamarrarekin sakatzean urdindu egiten da.
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uztailetik abendura sortzen da, hostoerorkorren basoetan (gehien bat harizti eta urkidietan), lurzoru kaltzikoletan.
Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Onddo hau ez da jangarria, alde batetik oso mikatza delako, eta bestetik toxikoa dela susmatzen delako.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Onddo hankaeder ![]() |