Joanes IV.a Portugalgo erregearen semea zen. Anaia Alfontso IV.aren erregeorde izan zen. 1668an, Madrilgo bake hitzarmena sinatu zuen Karlos II.a Espainiakoarekin, eta Portugalek eta Espainiak elkarri itzuli zizkioten hartutako lurraldeak. Alfontso IV.a hil zenean errege izan zen (1683). 1703an, Ingalaterrarekin aliatu zen eta mendeetan zehar Britainiaren eta Portugalen arteko ituna indartzeko hitzarmen bat sinatu zuen lord Methuenekin.