Maria II.a Portugalgoa
Maria II.a Portugalgoa Hezitzailea[1] (Rio de Janeiro, 1819ko apirilaren 4a - Lisboa, 1853ko azaroaren 15a) 1826-1828 eta 1834-1853 bitartean Portugalgo erregina izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petri I.a Brasilgoa eta IV.a Portugalgoa eta Maria Leopoldina Austriakoaren alaba zen. 1826an, zazpi urte besterik ez zuelarik, aitak Portugalgo erregetza utzi zion, osaba Migel ezkontzeko baldintzarekin[2]. Migelek, ordea, Maria agintetik kendu eta 1828ko ekainean bere burua errege (Migel I.a Portugalgoa) izendatu zuen. Aitaren laguntzarekin, 1834an berreskuratu zuen koroa[3].
1835ean Maria eta Augusto Beauharnaiskoa ezkondu ziren, baina senarra hilabete gutxiren buruan hil zen. 1836an Fernando Augusto Saxonia-Coburg-Gothakoa hartu zuen senartzat eta 11 seme-alaba izan zituzten. Maria 1853an hil zen, Eugenio semeaz erditzean[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Maria II 2013 Encyclopædia Britannica, Inc. Global.britannica.com
- ↑ a b Sagrario ARENAS: María II, Reina de Portugal (1819-1853) Mcnbiografias.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria II.a Portugalgoa |