Alfontso VI.a Portugalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfontso VI.a Portugalgoa
Alfontso VI.a Portugalgoa

Portugal eta Algarveko erregea
1656ko azaroak 6 – 1683ko irailak 12
Aurrekoa Joanes IV.a Portugalgoa
Ondorengoa Petri II.a Portugalgoa

Jaiotza 1643ko abuztuaren 21a
Lisboa
Portugalgo erresuma
Heriotza 1683ko irailaren 12a
Sintra
Portugalgo erresuma
Ezkontidea(k) Maria Francisca Savoiakoa
Senideak Aita: Joanes IV.a Portugalgoa
Ama: Luisa de Guzmán
Erlijioa Katolikoa
Armoires portugal 1481.svg

Alfontso VI.a Portugalgoa (Lisboa, 1643ko abuztuaren 21a - Sintra, 1683ko irailaren 12a), izengoitiz Garailea deitua, 1656-1683 bitartean Portugalgo erregea izan zen. Joanes IV.a eta Luisa de Guzmanen semea zen. 1656an, aita hil ostean, Portugalgo errege bilakatu zen. Hamahiru urte besterik ez zuenez gero, ama izan zen erreginordea. Espainiarrei nagusitu ondoan, Portugalgo askatasuna bermatu zuen (Lisboako Ituna, 1668). Urte horretan bertan erretiratu zen, gaitz larri batek jo ondoan. Ordutik, Alfontso 1683an hil zen arte, honen anaia Petri erregeordeak gobernatu zuen erresuma.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso VI.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan