Petri V.a Portugalgoa (Lisboa, 1837koirailaren 16a - Lisboa, 1861ekoazaroaren 11), izengoitiz Esperantzaduna (portugesez: o Esperançoso) deitua, 1853-1861 urteetan Portugalgo erregea izan zen. Ama, Maria II.a, 1853an hil zenean haren lekua hartu zuen. Hala ere, aginpidea Fernando aitaren esku egon zen 1855 arte. Hezkuntza ministerio eraginkor bat sortzeko ardura hartu zuen. 1858an Estefania Hohenzollern-Sigmaringenkoarekin ezkondu zen. 1861ean hil zen, 24 urte zituela, eta Luis anaia izan zuen ondorengo.