Portugalgo errege Josef I.aren alaba zen. 1760an bere osaba Petri III.arekin ezkondu zen. Pombal Lehen Ministroa kargutik botarazi eta zenbait erreforma egin zituen. Lisboako Zientzia Akademia sortu zuen (1779). Senarra eta seme zaharrena hil zitzaizkion, 1786an eta 1788an, hurrenez hurren, eta erotu egin zen. Frantsesak Portugalen sartu zirenean (1807), bere seme Joanesek Brasila eraman zuen.