Edukira joan

Phyllis Schlafly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phyllis Schlafly

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhyllis McAlpin Stewart
JaiotzaSaint Louis1924ko abuztuaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLadue2016ko irailaren 5a (92 urte)
Hobiratze lekuaCalvary hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Washington University School of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria, abokatua, militante politikoa, kazetaria, idazlea, politikaria, anti-abortion activist (en) Itzuli eta legelaria
KidetzaDaughters of the American Revolution
Phi Beta Kappa Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
katolizismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

phyllisschlafly.com
IMDB: nm0772067 Discogs: 4572169 Find a Grave: 169429833 Edit the value on Wikidata

Phyllis Stewart Schlafly (jaiotzez Phyllis McAlpin Stewart; Saint Louis, 1924ko abuztuaren 15a - Ladue, 2016ko irailaren 5a) Estatu Batuetako abokatua izan zen, idazlea, aktibista kontserbadorea eta antifeminista[1].[1][2] Ikuspegi sozial eta politiko paleokontserbadoreei eutsi zien, feminismoaren, homosexualen eskubideen eta abortuaren aurka agertuz.

Schlafly AEBetako defentsa nazionalari buruzko liburuen egile ere izan zen eta Sobietar Batasunarekin armamentuak kontrolatzeko akordioak erdietsi izana kritikatu zuen.[3]

Feminismoaren kontra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an zera esan zion Time aldizkariari: "Diskurtsoak bertan behera utzi ditut, senarrak etxetik luzaroegi urrun egon naizela pentsatu izan duenean".[4]

2007ko martxoan, Schlaflyk ezkontza barruko bortxaketaren kontzeptuaren aurka hitz egin zuen: "Ezkontzean, emakumeak sexu edukitzeko baimena eman du, eta ez dut uste horri bortxaketa deituko dakiokeenik".[5]

2006an egindako elkarrizketa batean esan zuenz, XX. mendeko azken hamarkadetan emakumeen bizitza hobetu bada, eskulana aurrezteko gailuei esker izan da, hala nola arropa-lehorgailua edo erabili eta botatzeko pixoihalak.[6]

Bere iritziz, abortatzeko eskubidea babestu zuen Roe v. Wade erabakia "Estatu Batuetako Gorte Gorenaren historiako erabakirik okerrena" izan zen, eta erabaki hori "jaio gabeko milioika haurren heriotzaren erantzulea" dela gehitu zuen.[7]

Globalizazioaren kontra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko politikan, Schlaflyk Nazio Batuak gorrotatzen zituen. NBEren 50. urteurrenean, 1995ean, hori dolurako motiboa zela esan zuen, ez ospakizun-motiboa. "Esperantza ergelen, konpromiso lotsagarrien iturri da, gure militarrei eginiko traizioa, eta gure nazioarekiko irain etengabeen iturria da. Troiako zaldia da".[8]

1994ko Kongresurako hauteskundeen kanpainan, Schlaflyk Munduko Merkataritza Erakundea eta hari lotutako globalizazioa gaitzetsi zituen: "Estatu Batuetako subiranotasun, independentzia, enplegu eta ekonomiari eraso zuzena dira... Mundu mailako erakunde baten erabakiak betetzeko bere legeak aldatu behar dituen edozein herrialdek bere subiranotasuna galdu du".[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Phyllis Schlafly» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-04 data duen 1148107963 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b (Ingelesez) «'Don't call me Ms. ... it means misery': Phyllis Schlafly, anti-feminist and conservative activist, dies at 92» Los Angeles Times 2016-09-06.
  2. «Schlafly cranks up agitation at Bates» Lewiston Sun Journal 2007-03-29.
  3. Chip Berlet and Matthew N. Lyons. 2000. Right-Wing Populism in America: Too Close for Comfort. New York: Guilford Press, p. 202.
  4. «Anti-ERA Evangelist Wins Again» Time July 3, 1978.
  5. Leonard, J.T.. (March 29, 2007). «Schlafly cranks up agitation at Bates» Sun Journal.
  6. Bellafante, Ginia. (March 30, 2006). «A Feminine Mystique All Her Own» The New York Times.
  7. «Anniversary: Roe v. Wade» The Washington Post January 18, 2002.
  8. Critchlow 2005, pp. 298–99
  9. Critchlow 2005, p. 298

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]