Pilar Miró
Pilar Miró | |||
---|---|---|---|
1986ko ekainaren 23a - 1989ko urtarrilaren 13a ← José María Calviño (en) - Luis Solana (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pilar Mercedes Miró Romero | ||
Jaiotza | Madril, 1940ko apirilaren 20a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1997ko urriaren 19a (57 urte) | ||
Hobiratze lekua | ezezaguna | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, politikaria, errealizadorea eta aktorea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | |||
|
Pilar Mercedes Miró Romero (Madril, 1940ko apirilaren 20a – ibidem, 1997ko urriaren 19a) espainiar zinema zuzendaria izan zen. 1986 eta 1989 urteren artean, Espainiako Irrati eta Telebistako Zuzendari Nagusi izendatu zuten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pilar Mercedes Miró Romero Madrilen jaio zen, 1940ko apirilaren 20an. Militar bat baino gehiago zuen familian[1].
Zuzenbide eta kazetaritzako ikasketak egin zituen lehenbizi, eta zinemagintzakoak gero. Zineman hasi baino lehen errealizadore izan zen telebistan.
1976an egin zuen debuta zineman, La petición filmarekin, baina hiru urte geroago ezagutarazi zuen bere burua, El crimen de Cuenca (1979, Cuencako krimena) filmean Guardia Zibilak nekazari errugabeei egindako torturak salatu zituenean.
1981ean, ezkongabea zen, bere semea Gonzalo Miró jaio zenean. Pilarrek ez zuen sekula umearen aita nor zen aitortu.
1982an, bere lagun min zen Felipe Gonzálezen irudi aholkulari izan zen. Urte horretan, Espainiako Alderdi Sozialistak aginpidea lortu zuenean, Zinemagintzako Zuzendari Nagusi izendatu zuten, eta kargu horretan zegoela, zinema-industria nazionala babesteko legea prestatu zuen; lege hori oso eztabaidatua izan zen, kalitatearen hobetze badaezpadakoaren ordainetan, produkzio-kopurua jaistea, eta, beraz, lanpostu-galera handia ekarri zuelako. Pilarrek, estatuak zine-jaialdi espainiarrei emandako diru-laguntzen zati handi bat, Donostiako Zinemaldiari eman zion.
1985ean zuzendari-kargua utzi zuen, eta urtebete geroago, Werther (1986) egin zuen, Goetheren obraren egokitzapena.
Urte horretan bertan Espainiako Irrati eta Telebistako Zuzendari Nagusi izendatu zuten.
1986an, berriro itzuli zen TVEko kargu politiko batera eta 1989ra arte egon zen. Garai horretan, ospe handiko programa zen La Bola De Cristal bertan behera geratu zen.
1990ean, ustelkeria salaketak izan zirela-eta, kargua utzi behar izan zuen [2].
Handik aurrera, film ugari egin zuen: Beltenebros (1991, zuzendari onenaren saria Berlingo Zinema Jaialdian), El pájaro de la felicidad (1993, Zorionaren txoria), El perro del hortelano (1995, Baratzezainaren zakurra), eta Tu nombre envenena mis sueños (1996, Zure izenak ametsak pozoitzen dizkit).
Osasuna izurratu zitzaion eta, 1982an, ebakuntza parea jasan zuen, bihotzean bi balbula ezarri zizkiotelarik.
1995-1997 urte bitartean, Elena Borboikoaren eta Cristinaren ezteien errealizatzailea izan zen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cristinaren ezkontzatik egun gutxira, 1997ko urriaren 19an hil zen, bihotzekoak emanda. Gonzalo Miró semeak deitu zuen eguerdiko ordu batean, ama konorterik gabe geratu zela-eta eta berehala iritsi zen anbulantzia. Handik ordubetera, ordea, Pilar hilotza zen [1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]200 bat ekoizpen egin zituen, bai zine eta baita telebistarako ere. Hori gutxi balitz, heriotzaren urtean, Lope de Vegaren El anzuelo de Fenisa ere zuzendu zuen.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La petición (1976)
- El crimen de Cuenca (1979)
- Gary Cooper, que estás en los cielos (1980)
- Hablamos esta noche (1982)
- Werther (1986)
- Beltenebros (1991)
- El pájaro de la felicidad (1993)
- El perro del hortelano (1996) (7 Goya Sari)
- Tu nombre envenena mis sueños (1996)
Gidoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La niña de luto (1964) (elkarlana)
- El juego de la oca (1966) (elkarlana)
- La petición (1976)
- El crimen de Cuenca (1979)
- Beltenebros (1991)
- Tu nombre envenena mis sueños (1996)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cuarto de estar (1963)
- Revista para la mujer (1963)
- Foro TV (1963)
- Un tema para el debate (1965)
- Tele-club (1965-1966)
- Novela (1967-1977)
- Estudio 1 (1968-1979)
- Pequeño estudio (1968)
- Ritmo 70 (1970)
- Mónica a medianoche (1973)
- Silencio, estrenamos (1974)
- Cuentos y leyendas (1975)
- Objetivo nosotros (1975)
- Curro Jiménez (1977)
- Yo canto (1977)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¿Quién fue Pilar Miró? Diego Galánek zuzendua
- La imagen de tu vida
- El crimen de Cuenca Youtuben
- El pájaro de la felicidad Youtuben
- Werther Youtuben
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.