Raquel Córcoles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Córcoles
Too modern to be a villager! 03.jpg
(2012)
Bizitza
JaiotzaReus1986ko abenduaren 31 (35 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaJuan Carlos Erregea Unibertsitatea
Rovira i Virgili Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpenciller (en) Itzuli, ilustratzailea eta komikigilea
Izengoitia(k)Moderna de Pueblo

Twitter: raquelcorcoles Instagram: modernadepueblo Edit the value on Wikidata

Raquel Córcoles (Reus, 1986ko abenduaren 31), Moderna de Pueblo izenarekin ezagunagoa, komiki egile eta ilustratzailea espainiarra da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raquel Córcoles 1986ko abenduaren 31ean jaio zen Reus hirian, Katalunianko Tarragona probintzian.

Publizitate, Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak egin zituen Rovira i Virgili Unibertsitatean (2005-2007), Tarragonan, eta kazetaritzako lizentziatura bat Juan Carlos Erregea Unibertsitatean (2007-2009), Madrilen[2].

Bere ibilbide profesionala Nissan Iberia S.A. enpresan hasi zen, junior mailako kontu-exekutibo gisa, 2007an. InformativosTelecinco.com-eko erredaktorea izan da, burtsako eta ekonomiako informazioari estaldura nazionala emanez, eta publizitate-agentzia batzuetatik pasatu da, copy edo sortzaile gisa.

Komiki ilustratzaile bezala 2011ko abuztuan hasi da El Jueves aldizkarian, non asteroko komiki orri bat argitaratzen duen, eta urte berean Cuore aldizkarian asteroko tira komiko batekin[3]. Gainera, GQ aldizkarian eta El País egunkarian kolaboratzen du.

Sortzaile lana eta El Juevesekoa alde batera uztea erabaki zuen, denbora guztia bere proiektu pertsonalari eskaintzeko: Moderna de Pueblo, non gidoiak sortzen dituen, irudien ilustratzailea den, eta haren edukiak zuzentzen dituen. Carlos Carrerorekin (Madril, 1984) batera lan egiten du proiektu honetan, markaren alde digitala eta enpresariala zuzentzen eta kudeatzen baitu, eta 2014tik Moderna de Pueblo enpresaren Interneteko denda ofizialaz arduratzen da[4].

Moderna de Pueblo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moderna de Pueblo izena 2010ean sortutako pertsonaia batetik dator, egilearen blog nagusiari izena ematen diona. Facebooken 200.000 jarraitzaile baino gehiago zituen pertsonai birala bihurtu zen[5], eta 2018an Facebooken duen profilak 600.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Blog honi esker Connecta 't al còmic beka irabazi zuen[4], bere lehen liburu arrakastatsua argitaratzeko aukera eman ziona, Soy de Pueblo, Marta Rabadán diseinatzaile grafiko espainiarraren laguntzarekin (Cocentaina, 1984)[6].

Pertsonaiak berari edo bere lagunei gertatutakoak kontatzen ditu, baina asmoa irakurleak ezagutu dezakeen prototipo bat izatea da, ironia komiko ukitu batekin[5]. Bere istorioak hogei urte inguruko emakume bati buruzkoak dira, hirian arrakasta izateko herritik aldatu eta irakurlearekin konektatu nahi duten egoeren parodia egiten duena. Bere komikietan, eguzkitako betaurreko iraunkorrak dituen neska ilehori bat, Moderna de Pueblo, eta hiriko kulturako pertsonaia ezberdinak dira protagonista, hala nola eguneroko arazoak dituzten emakumeak, gazte frustratuak, bekadunak, hipsterrak edo modernoak[7] .

Argitaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere liburuak bi bertsiotan argitaratzen dira, bata gaztelaniaz eta bestea katalanez, e-book formatuko bertsioaz gain.

  • Soy de pueblo (Glenat, 2011)

Eleberri grafiko honek, herrikoa izanik, hirian bizirautea eta modernoa izatea nola lortu du gai nagusia. Egileak berak uste duenez, "bizirik irauteko eskuliburua da". Marta Rabadán diseinatzaile grafikoarekin batera, Raquel Córcolesek argitaratutako lehen komikia da. Conecta 't al Còmic 2010eko Carnet Jove Bekaren irabazlea da lan hau.

  • Los capullos no regalan flores (Lumen, 2013)

Raquelek argitaratu duen bigarren eleberria da, hirian ezarri ondorengo amodio eta desamodioak modu komiko batean irudikatzen dituena, zehazki, hirian herriko pertsonaia honek daramatzan hilabeteetan aurkitu dituen gizon "tentel" prototipoak, eta hauek nola gainditu[8].

  • El cooltureta (Lumen, 2014)

Oraingo honetan, Raquelek bere eleberrietako pertsonaia berri bat aurkeztuko du, "Cooltureta" edo dena dakiena, eta ez badaki, itxura egingo duena. Hiriko modako auzora aldatzea erabakitzen duen gizon bat, lagun kultuak izan nahi dituena, bere gustu berak dituen norbaitengan maitasuna aurkitu nahi duena, eta hiriko kafetegi modernoenak bertatik bertara ezagutu nahi dituena.

  • Idiotizadas: de cuento de hadas a empoderhadas (2017, Zenith)

Liburu honen gai nagusia gaur egungo feminismoa da, Disney munduaren printzesa eta printzeen metafora batekin batera. Horrekin, genero-estereotipoak ezabatu nahi dira, eta hainbat eremutako iruzkin eta jarduera matxistak kritikatu eta salatu, hala nola lanean edo sexuan[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Córcoles, Raquel (1986-)» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  2. Likes: Entrevista a Moderna de Pueblo | #0. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  3. (Gaztelaniaz) RTVE.es/EFE. (2013-03-20). «Moderna de Pueblo vuelve con el cómic "Los capullos no regalan flores"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  4. a b (Gaztelaniaz) Pueblo, Moderna de. «Team» Moderna de Pueblo (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  5. a b (Gaztelaniaz) JIMÉNEZ (@vinetabocadillo), JESÚS. (2014-05-20). «Raquel Córcoles: "Moderna de Pueblo y Cooltureta no podrían ser novios, sólo amigos"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  6. (Gaztelaniaz) Soria), RTVE es/EFE(Julio. (2011-06-27). «'Soy de pueblo', un tebeo para desenmascarar a los modernos» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  7. (Gaztelaniaz) Cortés Navarro, Isabel. Cómo ser Moderna de Pueblo. Cómic Digital Hoy.
  8. (Gaztelaniaz) «Moderna de Pueblo contra el 'príncipe azul': 'Tener pareja no es lo único que importa'» ELMUNDO 2015-11-13 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  9. (Gaztelaniaz) ««No solo hay la opción de que si no estamos al lado de un hombre somos unas fracasadas»» abc 2017-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).