Richard Gere
Richard Tiffany Gere (/'ɡɪər/ ahoskatua; Philadelphia, Pensilvania, 1949ko abuztuaren 31 -) aktore estatubatuarra. Erlijioz, budista da. Haren film ezagunen artean, Days of Heaven, American Gigolo, An Officer and a Gentleman, Pretty Woman, Sommersby, First Knight, Chicago eta Primal Fear daude.
2007an, Donostia Saria jaso zuen Zinemaldian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorri apaleko familia batean sortu zen eta ahalegin handiak egin behar izan zituen unibertsitatean sartzeko. Arte dramatikoa eta filosofia ikasi zituen Massachusettseko Unibertsitatean. 1970eko hamarraldiaren hasieran egin zuen debuta antzerkian, eta tronpeta-jotzaile gisa ere jardun zuen. Lehenengo arrakasta handia Broadwayn lortu zuen Greese musikalean. Londresen lanean aritu ondoren Broadwayra itzuli zen, eta antzerkian ez ezik, zinemako paper txikiak egiten hasi zen. Egia nahi dut (1975) filma egin ondoren zinemaren munduan murgildu zen erabat, eta hurrengo urtean Malick zuzendariaren Zeruko egunak (1976) film bitxian parte hartu zuen. Benetako ospea, dena den, 1980. urtean iritsi zitzaion American Gigolo filmeko protagonistaren paperarekin. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta harrezkero Hollywoodeko izar bihurtu zen. An Officer and a Gentleman (1981) egin zuen ondoren, eta handik hiru urtera Francis Ford Coppolak garrantzi handiko papera eskaini zion The Cotton Club (1984) filmerako. 1989. urtean Pretty Woman grabatu zuen Julia Robertsekin eta arrakasta komertzial itzela lortu zuten. Akira Kurosawarekin Abuztuko rapsodia (1991) egin zuen, eta harrezkero beste zenbait film egin ditu, ez aurrekoak bezain ezagunak halere: Sommersby, First Knight (1995), Labirinto gorria (1998): haren bidez agertu zuen Txinari buruz zuen iritzia. Hollywoodeko beste izar batzuek ez bezala, Richard Gerek oso iritzi pertsonal eta ideologia berezia mantendu du, eta bere filmetan iritzi horiek agertzen saiatu da.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Gere aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Gere Fundazioaren webgunea (Ingelesez)