Rudolf Virchow

Wikipedia(e)tik
Rudolph Carl Virchow» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rudolf Virchow
Rudolf Virchow.jpg
Alemaniar Inperioko Reichstageko kidea

Bizitza
Jaiotza Świdwin1821eko urriaren 13a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Berlin1902ko irailaren 5a (80 urte)
Hobiratze lekua Alter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Johannes Peter Müller
Doktorego ikaslea(k) Friedrich Daniel von Recklinghausen
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Eduard von Rindfleisch
Lanbidea
Lanbidea biologoa, antropologoa, paleontologoa, arkeologoa, prehistorialaria, zientzialaria, politikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea eta pathologista
Lantokia(k) Berlin
Enplegatzailea(k) Würzburgeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople
Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities
Rudolf Virchow signature.svg

Rudolf Ludwig Karl Virchow (Schivelbein, Pomerania, Prusiako Erresuma, 1821eko urriaren 13a - Berlin, Alemaniar Inperioa, 1902ko irailaren 5a) alemaniar mediku, antropologo, biologialari eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlinen egin zituen medikuntza-ikasketak. Würzburgeko eta Berlingo unibertsitateetako irakasle eta Prusiako parlamentuko eta Reichstageko diputatu izan zen. 1848an Silesiako tifus exantematikoak eragindako izurritea ikertzeko ardura eman zitzaion. Oso ezagun egin zen gai horri buruz egin zuen txostena, ehundegietako langileen osasun eta gizarte egoera hobetzeko egin zituen eskaerengatik. Zelulen patologiari buruzko ikerketak egin zituen (1850), eta eritasunen jatorria zeluletan dela argitu zuen. Bere teoria Die Cellularpathologie (1862, Zelulen patologia) liburuan argitaratu zuen, eta lan horrek arras aldatu zuen eritasunen ordu arteko ikuspegia. Virchowek zelula oro beste zelula batean duela sorburua agertu zuen, harrezkero klasiko bihurtu den Omnis cellula e cellula aforismoaren bidez. Eritasun askori buruzko ikerketak egin zituen: bera izan zen leuzemia aipatu eta enboliari buruzko argitasunak eman zituen lehena, eta baita, 1846an, neuroglia deskribatu zuen lehena ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Virchow Aldatu lotura Wikidatan