Saul Txernikhovski
Saul Txernikhovski | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mykhailivka (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() Palestinako Britainiar Mandatua |
Heriotza | Jerusalem, 1943ko Urriaren 14a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Trumpeldor cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Lausanako Unibertsitatea Imperial University of St. Vladimir (en) ![]() |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Hizkuntzak | errusiera hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, medikua, idazlea eta Iliad's translator (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Jewish atheism (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
Saul Gutmanovitx Txernikhovski (hebreeraz: שאול טשרניחובסקי; errusieraz: Саул Гутманович Черниховский; Mikhailovka, Ukraina, 1875 - Jerusalem, 1943) israeldar olerkaria eta itzultzailea izan zen.
Oso gazterik hasi zen olerkiak hebreeraz idazten. Medikuntza ikasketak egin zituen Heidelbergen eta Lausanan. Errusiara itzuli eta mediku jardun zuen. 1931n Israelen hartu zuen bizilekua. Olerkari gisa, goren mailara eraman zuen hebreera, forma eta erritmo berriak erabili zituen, sonetogile bikaina izan zen eta gaur egungo hebrear olerkarien aitzindaria izan zen. Entziklopedia judu-errusiarrean parte hartu zuen eta hitz lauzko liburu asko idatzi zituen. Itzultzailea ere izan zen; garrantzi handiko autoreen lanak itzuli zituen hebreerara: Iliada, Odisea, Hiawatharen kantua, Platonen Oturuntza eta Molièreren Ustezko gaixoa, besteak beste. Idazlanak: Ikuspenak eta doinuak (1898 eta 1901), Eguzkitan (1919), Odol gainean (1923), Apoloren estatua baten aurrean, Worms-eko baladak (1942), Zeruko izan urrunak (1944).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.