Severino Boezio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Severino Boezio
Boethius initial consolation philosophy.jpg
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaErroma, 480
HerrialdeaErresuma Ostrogotikoa
HeriotzaPavia, 520(e)ko hamarkada (44/54 urte)
Hobiratze lekuaSan Pietro in Ciel d'Oro (en) Itzuli
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
AitaManlius Boethius
Ezkontidea(k)Elpis (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Quintus Aurelius Memmius Symmachus (en) Itzuli
Isidore of Alexandria (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, estatu-politikaria, idazlea, musikologoa, musikaren teorikoa, politikaria eta matematikaria
Lan nabarmenakThe Consolation of Philosophy (en) Itzuli
Opuscula sacra (en) Itzuli
InfluentziakPlotino, Porfirio, Agustin Hiponakoa, Seneka eta Aristoteles
Santutegia
Urriaren 23
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: febb8d96-761d-4c19-b0c3-cb53d8a2dd52 IMSLP: Category:Boëthius,_Anicius_Manlius_Severinus Edit the value on Wikidata

Antzio Manlio Severino Boezio (Erroma, 480 - Ager Calventienus, Paviaren iparraldean, 524-526 bitartean) Antzinako Erromako edo Erdi Aroko filosofo eta idazlea izan zen. Haren lanik garrantzitsuena De consolatione Philosophiae izan zen. Aristotelesen lanak eta beste zenbait zientzia lan itzuli zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman jaio zen 480an, Anicii izeneko kontsul-familian. Quintus Aurelius Symmachus izan zuen irakasle, eta honen alaba Rustikanarekin ezkondu zen[1]. Erretorika eta filosofia ikasi zuen Atenasen. Teodoriko Handia erregearen konfiantza lortu zuen, eta hark Magister officiorum (Lehen ministro) izendatu zuen 522 edo 523an. Baina etsaiek desleiala izateaz, Bizantziar Inperioaren alde konspiratzeaz eta astrologian aritzeaz salatu zutenean, atxilotu eta Paviaren iparraldean dagoen Ager Calventienus hil zuten, Teodorikoren beraren aginduz[1].

Boezioen lanik garrantzitsuena filosofia liburu bat izan zen, De consolatione Philosophiae («Filosofiaren pozaldia») izenburua daramana. Aristotelesen eta Platonen lanak latinera itzuli nahi zituen, baina ezin izan zuen bere asmoa bukatu. Gugana gutxi batzuk baizik ez dira heldu: Aristotelesen De interpretatione eta Categories, eta Porfirioren Isagoge, besteak beste. Erdi Aroko europarrentzat iturri bakarra izan ziren itzulpen horiek Antzinako Greziako zientzia ezagutzeko[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Anicio Manlio Severino Boecio Enciclopedia Católica on-line. Ec.aciprensa.com
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Severino Boezio Aldatu lotura Wikidatan