Sirenia
Sirenia | |
---|---|
Eozeno-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Sirenia Illiger, 1811 |
Familiak | |
Sirenia (grezieratik, sirena) ugaztun karedun ordena bat da. Taldeak lau espezie ditu gaur. Afrotheria goiordenaren barruan daude eta Paenungulataren ordenetako bat izan liteke. Ziurrenik euren ahaiderik gertukoenak elefanteak dira. Itsas ugaztun barazkijale bakarrak dira eta, Cetacearekin batera, uretan bizitzeko guztiz ohituta dauden ugaztun bakarrak dira. Itxuraz Pinnipedaren antzekoak dira, baina ez dute bilakaera komunik. Pinnipedoak haragijaleak dira, baina sirenidoak, belarjaleak. Sirenidoak, gainera, guztiz urtarrak dira eta ez dira ezta kumeak izateko bertatik irteten.
Animalia handi eta astunak dira, geldoak mugitzean. Ur tropikaletan bizi dira, kostaldeetan, estuario eta ibaietan. Euren haragi eta larrutarako, ehizagai izan dira, ia desagertzeraino. Gaur egun, espezie guztiak babesturik daude.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirenia ![]() |