Subilla Gasteiz

Koordenatuak: 42°48′N 2°48′W / 42.8°N 2.8°W / 42.8; -2.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Subilla Gasteiz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Herritarrasubillar
Geografia
Koordenatuak42°48′N 2°48′W / 42.8°N 2.8°W / 42.8; -2.8
Garaiera568 m
Demografia

Subilla Gasteiz edo Subillana-Gasteiz (Subijana de Álava gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 568 metroko garaieran dago eta 2007. urteko datuen arabera 53 biztanle ditu. Gasteizen hegomendebaldean dago, Gasteiz mendiek mendebalderantz osatzen duten azken muinoen gerizpean. Ekialdean Zumeltzu dauka eta mendebaldean Langraiz Oka.

Egun herriko inor ez da osorik nekazaritzatik bizi, auzokide gehienek hirian baitaukate lan nagusia. Garia, zekalea, oloa eta erremolatxa landatzen da.

Donemiliagako rejan aipatu zen lehen aldiz herri hau, 1025ean, "Suvillana" izenarekin. XIX. mendean ere agertu zen zenbait agiritan Ehariko udalaren herri gisa. Gasteizko guduan (1813) Subillak leku garrantzitsua bete zuen, Jundiz mendixkaren inguruetan gertatu zen gudaldiaren guda lerroko punturik nabarmenetakoa izan baitzen.

Subillan Simon de Anda jaio zen 1709an. Gizon hau Manilako audientziaren presidentea izan zen, eta Karlos III. Espainiakoak Filipina irletako kapitain nagusi izendatu zuen.

Herriaren bi eraikin nagusiak San Esteban eliza eta Simon de Andaren jauregia dira. Azken hau monumentu historiko izendatu dute, eta XVIII. mendean eraikitako etxe nobleen ezaugarri arkitektonikoak dauzka.