Bolbora

Wikipedia(e)tik
Sutauts» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bolbora kegabea

Bolbora edo sutautsa substantzia eztandagarri bat da, batik bat su armetan erabiltzen dena, hauen jaurtigailuen propultsatzaile gisa erabiltzen dena, baina baita ere su artifizialetan ere. Karbono, sufre eta potasio nitratozko proportzio ezberdinez eratuta dago. Su artifizialetarako erabiltzen denak, honako proportzio hauek ditu: %75, potasio nitratoa, %15 karbonoa eta %10 sufrea. Bere formula KNO3 + S + C da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolbora, txinatarrek asmatu zuten, su artifizialak eta armak egiteko asmoarekin, IX. mendean, nahiz eta ez zituzten suzko armak mendebaldean ulertzen diren bezala ulertu. Persiarrak eta arabiarrak izan ziren bolbora Europara ekarri zutenak, XII. mendearen amaieran.

Litekeena da, bolbora Europan Ekialde Hurbiletik sartu izana. Berthold Schwarz, alemaniar fraidea, izan daiteke bolbora, jaurtigailu bati bultzada emateko erabili zuen lehen pertsona, baina, itxuraz, garai horretan bertan, arabiarrek xede berberarekin erabili zuten Iberiar Penintsulan, Gaztelako Alfontso XI.a erregearen kroniketan nabari daitekeenez.

Datu zehatzak direnak direla, eta aurkitzaileen eta lehen erabiltzaileen izenak gora-behera, bolbora Ingalaterran ekoizten zen, 100 urteko gerra hasi baino hiru urte lehenago, eta 1340an, Alemaniak bazituen substantzia hau ekoizteko instalazioak

Gotorlekuen harresiak behera botatzeko bolborarekin eginiko lehen saiakera, Pisako setioan izan zen Italian, 1403an. XVI. mendearen erdialdean, Estatuaren monopolioa zen herrialde gehienetan.

Urre fulminantea aurkitu zen arte, ezagutzen zen substantzia eztandagarri bakarra izan zen. Urre fulminantea, substantzia eztandagarri ahaltsu bat zen, lehen aldiz, Europan, 1628an gertatu ziren gerretan erabili zena.

Kimikoki, karbonoak eta sufreak, potasio nitratoagatik su hartzen dute. Azken hau, erregarria da, oxigenoa baitu. Sodio nitratoa ere erabil daiteke, baina higroskopikoa da (bere gain kondentsatzen du inguruko hezetasuna). Badago beste bolbora mota bat, oso erabilia dena, potasio nitratoaren ordez, potasio kloratoa daramana (KClO3). Hau, su artifizialetan erabiltzen da. Potasio kloratoa ez da oso higroskopikoa, eta potasio nitratoak baino hobeto funtzionatzen du, baina sufrea eta karbonoarekin erretzen denean, potasio nitratoak baino azkarrago egiten du, ia eztandagarria izaki. Horregatik erabiltzen da su artifizialetan. Osagai bakoitzaren proportzioa honako hau da: %50 KClO3, %35 karbonoa eta %15 sufrea. Sufreak asko laguntzen du erretze prozesuan, erretzen denean, sufre dioxido eta sufre trioxidoa sortzen baita, SO2 eta SO3 eta, hezetasunetik etorritako ur molekulez batzean, azido sulfurikoa H2SO4 eta azido sulfurosoa H2SO3 sortzen dira, potasio kloratoarekin bortizki erreakzionatzen dutenak, oso azkar deskonposatuaraziz.

Oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriki, kimikaren historiari buruz eginiko ikerketa batzuen arabera, bolboraren asmakuntzaren meritua eman izan zaiona, Bertoldo Beltza fraidea (Berthold Schwarz) sekula ez zen existitu.

Bolbora eta suzko armak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ming dinastiako su-armak (1368-1644)

Historian zehar, gizakiak erabili dituen armek, aldaketak jasan dituzte. Hasieran, bolbora, txinatarrek asmatua, su artifizialetan erabilia izan zen. Baina gero, hauek suzko armak asmatuko zituzten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bolbora Aldatu lotura Wikidatan