Teresa Burga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Burga

Bizitza
JaiotzaIquitos, 1935
Herrialdea Peru
HeriotzaLima2021eko otsailaren 11 (85/86 urte)
Hezkuntza
HeziketaPontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
School of the Art Institute of Chicago (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala, multimedia artist (en) Itzuli eta conceptual artist (en) Itzuli

Teresa Burga (Iquitos, Peru, 1935Lima, 2021eko otsailaren 11) artista multimedia eta kontzeptuala, baliabide teknologiko eta instalazio artistikoengatik ezaguna. 60. eta 70. hamarkadako Peruko mugimendu artistiko ez-objektibualistaren erakusgarri garrantzitsuenetako bat.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritzako Unibertsitate Nazionalean (UNI) arkitektura hasi bazuen ere, karrera utzi eta Arte Plastikoak ikasi zituen Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifizioan, 1965ean graduatu zen. Fulbright programako bekadun gisa, ikasketak egin zituen Chicagoko Arte Institutuan 1968 eta 1970 bitartean.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966 eta 1968 urte artean Arte Nuevo taldea osatu zuen[3], Luis Arias Vera, Gloria Gómez-Sánchez, Jaime Dávila, Víctor Delfín, Emilio Hernández Saavedra, José Tang, Armando Varela eta Luis Zevallos Hetzel artistekin batera. Taldea oso ezaguna izan zen abangoardiako joerak sartu zituelako Perun, hala nola Pop Art, Op Art eta Kontzeptualismoa. Garai horretan, hainbat erakusketa egin zituen Perun eta Argentinan, horien artean Lima Imaginada lanaren bi aurkezpen. Lehenengoa, 1965ean Limako Cultura y Libertad galerian eta bigarrena, 1966an Buenos Airesen Siglo XXI galerian.

Ikasketak amaituta Chicagotik Perura itzuli zenean Juan Velasco Alvarado jeneralaren erregimen militarrak gobernatzen zuen herrialdea eta Burgaren lana erakusteko aukerak mugatu ziren.[4] Hala ere, Peruar Iparamerrikar Kultur Institutuan bi instalazio artistiko aurkeztu zituen: 1972an Autorretrato. Estructura-Informe 9.6.72 eta 1974an Cuatro mensajes.[5]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgaren esplorazio ugari emakumearen egoera aztertzera bideratu ziren, bereziki Perun. Inguruko emakumeen baldintza psikologiko, sexual, politiko, ekonomiko, legal eta kulturalak aztertzeko interesa izan zuen:

“Burgak emakumeen bizitza mugatzen duten gizarte-egitura patriarkalak aztertzen ditu, eta sistemaren barruan emakumeak ahalduntzeko egon daitezkeen bideak aztertzen ditu.”[6]

Tatiana Cuevas erakusketa komisario mexikarraren arabera, Burgaren Perfil de la mujer peruana izeneko proiektua da bere obrarik bereizgarriena. Marie-France Cathelat psikologoarekin batera sortu zuen 1980 eta 1981 urteen artean.[7] Disziplina anitzeko ikerketan hainbat testuinguru aztertuz Peruko emakumeen egoera ezagutu nahi izan zuten eta gerora, Latinoamerikako bigarren olatu feministaren erakusle bihurtu da. Proiektua Medellineko Arte Modernoaren Museoan aurkeztu zen 1981eko I Coloquio de Arte No-Objetual Urbano izenekoan, ondoren Limako Banco Continentaleko erakusketa batean, eta azkenik, ikerketa osoa liburu formatuan ere argiraratu zen.[8]

Banakako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, [9]

  • Teresa Burga. Galería Solisol, Perú (1965)
  • Objetos. Galería Cultura y Libertad, Perú (1967)
  • Autorretrato. Estructura-Informe. ICPNA, Perú (1972)
  • Cuatro Mensajes. ICPNA, Perú (1974),
  • Perfil de la mujer peruana. Banco Continental, Perú (1980–1981)
  • Teresa Burga. Informes. Esquemas. Intervalos. Perú (2010)
  • La cronología de Teresa Burga. Los informes, gráficos, intervalos. Württembergischer Kunstverein, Alemania (2011)
  • Perfil de la mujer peruana (1980-1981). Sala de Arte Público Siqueiros, México (2014)
  • Teresa Burga. Estructuras de Aire. Museo de Arte Latinoamericano de Buenos Aires (MALBA), Argentina (2015)
  • Teresa Burga: Mano Mal Dibujada. Sculpture Center, Nueva York (2017)
  • Retrospectiva individual Teresa Burga: Aleatory Structures. Migros Museum für Gegenwartskunst, Suiza (2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. PERÚ, NOTICIAS EL COMERCIO. (2021-02-11). «Teresa Burga: artista plástica peruana falleció a los 86 años | LUCES» El Comercio Perú.
  2. Teresa Burga crea nuevas obras a partir de bocetos de los años 70. Octubre de 2019.
  3. (Gaztelaniaz) «El MUSAC desgrana el arte conceptual de Teresa Burga» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2022-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  4. Profane Joy. "As near as possible to fate" A dialogue with Teresa Burga. Manifesta Journal.
  5. MALI Colección Virtual - Teresa Burga
  6. Revista Artishock. (2018). Teresa Burga: Aleatory Structures. .
  7. Cuevas, Tatiana. «Curator» Sala de Arte Publico Siqueiros.
  8. Perfil de la mujer peruana, 1980-1981. Investigaciones Sociales Artísticas.
  9. Galería 80m2 Livia Benavides. Teresa Burga. .[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]