The Satanic Verses

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Satanic Verses
Jatorria
Egilea(k)Salman Rushdie
Sorrera-urtea1980
Argitaratze-data1988
IzenburuaThe Satanic Verses
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
ArgitaletxeaViking Press
OCLC18558869
Ezaugarriak
Genero artistikoamagic realist fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Historia
Gertaera nabarmenakThe Satanic Verses controversy (en) Itzuli
Nominazioak
kronologia
Shame (en) Itzuli The Satanic Verses Haroun and the Sea of Stories (en) Itzuli

The Satanic Verses (Bertso Satanikoak) Indiako Salman Rushdie britainiar nazionalizatua idazlearen laugarren eleberria da. 1988an lehen aldiz argitaratua, Mahoma profetaren bizitzan oinarrituta dago. Bere aurreko liburuetan bezala, Rushdiek errealismo magikoa erabili zuen eta ekitaldi eta pertsona garaikideetan oinarritu zen bere pertsonaiak sortzeko. 1989ko otsailaren 14an, nobela honengatik Salman Rushdie idazlea hiltzeko agindu zuen Ruhola Khomeini iman iraniarrak. Ondorioz, idazleak bizitza osoa ezkutuan eta ihesean ibili da.[1]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburuak bertso satanikoei egiten die erreferentzia, hau da, Koranaren bertsopaper multzo bat, Mekako hiru jainkosa preislamikori erreferentzia egiten diena: Allāt, Uzza, eta Manāt. Bertso satanikoak ustezko «inspirazio satanikoko» hitzak dira, dirudienez Mahoma profeta islamiarrak jainkozko errebelazio batekin nahastu zituenak. Gertaera Ibn Ishaq-ek idatzitako Mahomaren biografian deskribatzen da. «Bertso satanikoei» buruzko historiaren zatia Al-Waqidi eta Al-Tabari historialarien kontakizunetan oinarritu zen.[2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hauek dira eleberriaren elementu nagusiak:[3] Gibreel Farishta eta Saladin Chamcha indiar jatorriko aktoreen istorioa kontatzen du eleberriak. Farishta Bollywoodeko izar bat da, nagusitasun konplexu handia duen erlijio-roletan espezializatua; Chamcha, indiar nortasuna hautsi duen emigrantea, iragarkietarako ahots-aktore gisa lan egiten du.

Eleberriaren hasieran, Bostan 706 hegazkinak eztanda egin zuen atentatu batean, Indiatik Ingalaterrara. Hala ere, mirakuluz bizirauten dute Ingalaterrako kostaldetik gertu erorita, Farishta aingeru-aureola batekin eta Chamcha kopetan protuberantzia batzuk dituztela, hurrenez hurren, Gabriel goianingerua eta Shaitan deabrua hurrenez hurren. Bere bideak Rose Diamond andrearen hondartza-etxean banatzen dira, non poliziak legez kanpoko etorkinak izatea leporatzen dien. Bietatik Saladin Chamcha bakarrik geldituko da zaintzapean, zeren Gabriel agertzen baitzaie ofizialengana beren aureolaren aingeru-argia irradiatuz, hitzik ere esan gabe bere herrialdean egonaldi zintzoaz konbentzituz. Chamcha, berriz, bere adar handiekin, atzerritar gisa salatzen dute eta gaizkiaren irudikapen bizia bihurtzen dute. Ofizialek iseka artean eramaten dute, nahiz eta herritar ingelesa dela eta Bostanetik bizirik atera zela esan. Farishta dena begiratzen ari da, baina ez da ezta saiatzen laguntzen ere. Chamchak ez luke inoiz gertakaria ahaztuko.

Bi pertsonaiak euren bizitzak berreraikitzeko borrokan ari dira. Farishta bere maitasun galdua bilatzen eta aurkitzen du, Allie Cone alpinista, baina bere harremana bere buruko gaixotasunak itzaltzen du. Chamchak, bere giza itxura miragarriro berreskuratu ondoren, Farishtak abandonatu izanagatik, mendeku hartu nahi du. Farishtaren jeloskortasun patologikoa sustatuz egiten du, Allierekin zuen harremana suntsituz. Beste krisi-une batean, Farishta konturatzen da Chamchak egin duenaz, baina barkatu egiten dio, baita bizitza salbatu ere.

Azkenean, biak Indiara itzultzen dira. Farishtak, beste jeloskortasun episodio batean, Allie hiltzen du etxe orratz batetik bultzatuz, eta bere buruaz beste egiten du. Chamchak, Farishtaren barkamena aurkitu duenak, bere indiar nortasuna berraurkitzen du eta bertan geratzea erabakitzen du, bestetik.

Hiltzeko agindua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik musulmanek birao egitea eta beren fedeaz trufatzea leporatu zioten eleberriari. 1989ko otsailaren 14an, Bertso satanikoak nobelarengatik Salman Rushdie idazlea hiltzeko agindu zuen Khomeini iman iraniarrak. Rushdieren heriotzagatik sari bat eskaini zen, eta beraz, hainbat urtez poliziaren babespean bizitzera behartu zuten.[4] Erlijio musulmaneko ordezkariez gain, gainerako erlijioetako ordezkariek ere gaitzetsi zuten nobela, hala nola Joan Paulo II. Aita Sainduak. Ondorio larriak izan zituen Khomeiniren aginduak. Nobelaren japonierazko itzultzailea hil egin zuten, eta italierazko itzultzaileak eta Norvegiako editoreak erasoak jasan zituzten.[5] Liburua musulmanenganako gorrotozko testu gisa debekatua izan zen komunitate musulman handiak zituzten herrialde askotan (13 guztira: Iran, India, Bangladesh, Sudan, Hegoafrika, Sri Lanka, Kenya, Thailandia, Tanzania, Indonesia, Singapur, Venezuela eta Pakistan).[6]

Protestei erantzunez, 1989ko urtarrilaren 22an, Rushdiek The Observer egunkarian zutabe bat argitaratu zuen, Mahoma "munduko historiako jeinu handietako bat" izendatuz, baina adierazi zuen doktrina islamiarrak Mahoma gizakitzat hartzen duela, eta inolaz ere perfektua. Eleberria ez dela "erlijioaren aurkako nobela bat. Hala ere, migrazioari, bere estresari eta eraldaketei buruz idazteko saiakera bat dela".[7]

Salman Rushdie 2008an,

Rushdieren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BBC Radion, mehatxuari erantzuteko eskatu ziotenean, Rushdiek esan zuen: "Egia esan, nahi nuke liburu kritikoago bat idatzi izan banu", eta "Oso triste nago hori dena gertatu izanagatik. Ez da egia liburu hau islamaren aurkako blasfemia denik. Zalantza handia dut Khomeini edo Irango beste edonork irakurri ote duten liburua, edo soilik hautatutako zatiak testuingurutik kanpo".[8] Geroago, honela idatzi zuen: “harro nago esandakoaz, orduan eta beti”, eta ez zuela uste bere liburua islamarekiko bereziki kritikoa zenik, "horrela jokatzen duten erlijio bateko buruek, ziurrenik kritika apur bat erabil zezaketen."[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Rushdie,Salman
  2. John D. Erickson (1998). Islam and Postcolonial Narrative. Cambridge, Erresuma Batua: Cambridge University Press.
  3. https://www.britannica.com/topic/The-Satanic-Verses
  4. (Ingelesez) Osborne, Samuel. (2016). "Iranian state media has put a $600,000 bounty on Salman Rushdie's head". The Independent.
  5. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/bertso-satanikoak-nobelarengatik-salman-rushdie-idazlea-hiltzeko-agindu-zuen-jomeini-iman-iraniarrak
  6. (Ingelesez) Rushdie, Salman. (1989). "Choice between light and dark". The Observer. London.
  7. (Ingelesez) Rushdie, Salman. (1989). "Choice between light and dark". The Observer.
  8. (Ingelesez) Murtagh, Peter. (1989). "Rushdie in hiding after Ayatollah's death threat". www.theguardian.com.
  9. (Ingelesez) Rushdie, Salman. (2012). "The Disappeared". The New Yorker. No. 17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]