Tram

Wikipedia, Entziklopedia askea
Map
Trambaix Batzelonan, Avinguda Diagonalen

TRAM (Tramvia Metropolità eta Tramvia Metropolità del Besòs) Bartzelonako metropolitar guneko tranbia sistema kudeatzen duen enpresa da. Bi sare kudeatzen ditu: Trambaix (T1, T2, T3) eta Trambesòs (T4, T5, T6).

Bi sarrek guztira bederatzi udalerri zeharkatzen dituzte, 29,2 kilometrotan. Halaber, 56 geltoki eta 11 aldageltoki ditu.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trambaix.
Trambesòs.

Trambaix[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baix Llobregat Bartzelonarekin (Les Corts barrutia) lotzen duen tranbia-sarea da. 50.000 bidaiari garraitzen ditu egunero. Ondorengo udalerriak zeharkatzen ditu: Bartzelona, L'Hospitalet de Llobregat, Esplugues de Llobregat, Cornellà de Llobregat, Sant Joan Despí eta Sant Just Desvern.

Trambesòs[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sant Adrià de Besòs udalerria Bartzelonarekin lotzen duen tranbia-sarea da. Bartzelonako Ciutadella parkean hasten da eta Besòsen amaitzen da. Ondorengo udalerriak zeharkatzen ditu: Bartzelona, Sant Adrià de Besòs eta Badalona.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Trambaix
(bidaiak milioietan)
Trambesòs
(bidaiak milioietan)
Guztira
(bidaiak milioietan)
Aldaketa Ehuneko aldaketa % guztira
operadoreak
2004[1] 5,9 1,8 7,7 N/A N/A 1,2%
2005 10,2 2,8 13,0 5,3 69,6% 1,9%
2006 12,8 4,1 16,9 3,9 29,9% 2,4%
2007 14,3 6,6 20,9 4,0 23,1% 2,2%
2008[2] 15,7 7,5 23,2 2,3 11,1% 2,5%
2009[3] 16,3 7,7 23,9 0,2 3,4% 2,6%

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Dades bàsiques any 2004» TransMet Xifres (Autoritat del Transport Metropolità) . Noiz kontsultatua: 4 d'abril 2010.
  2. «Dades bàsiques any 2008» TransMet Xifres (ATM Àrea de Barcelona) . Noiz kontsultatua: 4 abril 2010.
  3. (Katalanez) TransMet Xifres Primer 2009. ATM . Noiz kontsultatua: 11 maig 2010.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]