Traute Lafrenz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Traute Lafrenz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTraute Lafrenz
JaiotzaHanburgo1919ko maiatzaren 3a
Herrialdea Alemania
 Hirugarren Reicha
HeriotzaYonges Island (en) Itzuli eta Hego Carolina2023ko martxoaren 6a (103 urte)
Hezkuntza
HeziketaHanburgoko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta Erresistentziaren kidea
Lantokia(k)Chicago
Jasotako sariak
KidetzaWhite Rose Hamburg (en) Itzuli
Arrosa Zuria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Traute Lafrenz (Hanburgo, 1919ko maiatzaren 3a – Younges Island, Hego Carolina, 2023ko martxoaren 6a)[1] alemaniar medikua zen, nazismoaren aurkako erresistentzian parte hartu zuena. Bizirik geratzen zen Arrosa Zuria taldeko azken kidea 2023ko martxoaren 6an hil zen AEBko Hego Carolinako Meggett herrian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Traute Lafrenz, Hanburgon jaio zen 1919ko maiatzaren 3an. Hermine eta Carl Lanfrenz-en alaba zen eta bi ahizpa zituen. Heinz Kucharskirekin batera Erna Stahl irakaslearekin ikasi zuen Hanburgoko Lichtwarkschule arte liberalen eskolara joan zen[2][3] 1937an, Alemaniako eskolatan hezkidetza ezabatu zenean, Lafrenz komentu eskola batera joan zen, eta han Margaretha Rothe izan zuen ikaskide. Rotherekin batera graduatu zen eta biak medikuntza ikasten hasi ziren Hanburgoko Unibertsitatean 1939ko udako seihilekoan.

Arrosa Zuria taldeko partaide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941eko maiatzean, Munichera joan zen bizitzera. Han Christoph Probst eta Hans Scholl ezagutu zituen. Beraiek nazien aurkako Arrosa Zuria eztabaida-taldean parte hartzera bideratu zuten.[3] Sophie Schollekin batera, banatzen dituzten nazien aurkako liburuxken ekoizpena antolatu zuen.[4][5]

1942ko azaroan, Traute Lafrenzek Arrosa Zuriaren hirugarren liburuxka aurkeztu zuen Hanburgon. Urte bereko Gabonetan, Vienako bikoizgailu bat eskuratzen saiatu zen. 1943ko urtarrilean, Sophie Schollekin batera, papera eta gutun-azalak biltzen aritu zen, beste liburuxka batzuk egin eta bidaltzeko. Arrosa Zuriaren Munich eta Hanburgo taldeen arteko harremanak ezartzen ditu.[6]

1943ko otsailaren 18an, Hans eta Sophie Scholl atxilotu zituzten, Arrosa Zuriaren seigarren liburuxka Municheko Unibertsitatean banatzen ari zirela, Gestapok lehen aldiz 1943ko martxoaren 5ean itaundu zuten eta egun batzuk geroago 1943ko martxoaren 15ean, atxilotu zuten. 1943ko apirilaren 19an Volksgerichtshof Auzitegiak berriz sazuen Alexander Schmorell, Kurt Huber eta Willi Grafekin batera Taldeko jardueretan benetan zuen parte hartzea ezkutatzea lortu zuen eta urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote. Berarekin epaitu zituzten hiru lagunak aldiz heriotza zigorra jaso zuten.[3] [7]

Askatu eta gutxira, berriz atxilotu zuten, 1944ko martxoaren amaieran, Arrosa Zuriaren Hanburgoko adarrari buruzko ikerketaren esparruan, eta Hanburgoko Fuhlsbüttel espetxera bidali zuten. Soldadu aliatuak hurbildu zirenean, Cottbusera, Leipzigera eta, azkenik, Bayreuthera eraman zuten, eta handi AEBko tropek 1945eko apirilaren 15ean askatu zuten.[7][8]

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an Traute Lafrenzek AEBra emigratu zuen. Kaliforniako Unibertsitatean eta San Frantziskoko St Joseph's ospitalean graduatu zen medikuntzan. 1972tik 1994ra, Chicagon behar bereziak dituzten haurrentzako Esperantza Eskolako zuzendaria izan zen.[9] Erretiratu eta gero, Hego Carolinara joan eta bere udako etxean bizi izan zen, Yonges uhartean.[10][11]

2019ko maiatzaren 3an ospatzen zuen bere mendeurrena eta Alemaniako Errepublika Federaleko Merituaren Ordenako ofiziala da. Bizirik zegoen Arrosa Zuria taldeko azken parteidea izan da 2023ko martxoaren 6an hil zen arte.[12]

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an, Traute Lafrenzek, Elsa Werner erresistentziarekin batera, Hanburgoko komunitate juduaren Herbert Weichmann domina jaso zuen, Rosa Blancako kide eta jarraitzaile guztien izenean.[13]
  • 2010ean, Municheko E-Maximilien Unibertsitatean[4], Arrosa Zuria taldeko pertsonaia ezezagunenei buruzko erakusketa antolatu zen.
  • 2019an Alemaniako Errepublika Federaleko Meritu Ordenako ofiziala. Mendeurrenean emandako kondekorazioa.[14]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Alemanez) Traute Lafrenz, Augenzeugenbericht, dans Inge Scholl: Die Weiße Rose, Francfort, 1993, pp. 131–138.
  • (Ingelesez) Susan Benedict, Arthur Caplan, Traute Lafrenz-Page, Duty and 'euthanasia'. The nurses of Meseritz-Obrawalde, dans Nursing Ethics, novembre 2007, 14 (6), pp. 781–794.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Traute Page Obituary (1919 - 2023) - Charleston, SC - Charleston Post & Courier. .
  2. (Ingelesez) Benedict, Susan; Caplan, Arthur; Lafrenz Page, Traute. (2007-11). «Duty and 'Euthanasia': the Nurses of Meseritz-Obrawalde» Nursing Ethics 14 (6): 781–794.  doi:10.1177/0969733007082118. ISSN 0969-7330. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  3. a b c (Ingelesez) Schwarz, Gudrun. «Zur Gedenkstätte Ravensbrück» Die geteilte Vergangenheit (DE GRUYTER) (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  4. a b (Alemanez) Warta, Christina. «Die Liebe führte sie in den Widerstand» Süddeutsche.de (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  5. (Frantsesez) LECLUSE, Margaux. (2020-09-29). «Sophie Scholl et la Rose blanche, un symbole féminin de la résistance allemande» Normandy Victory Museum (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  6. (Alemanez) «I am the last White Rose: BILD visited Traute Lafrenz (99) in the USA» bild.de (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  7. a b (Ingelesez) Benedict, Susan; Caplan, Arthur; Lafrenz Page, Traute. (2007-11). «Duty and 'Euthanasia': the Nurses of Meseritz-Obrawalde» Nursing Ethics 14 (6): 781–794.  doi:10.1177/0969733007082118. ISSN 0969-7330. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  8. (Alemanez) Hochmuth, Ursel. (1969). Streiflichter aus dem Hamburger Widerstand 1933-1945; Berichte und Dokumente. Röderberg-Verlag ISBN 3-87682-036-7. PMC 8992321. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  9. (Ingelesez) «Esperanza School» Esperanza Community Services (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  10. (Alemanez) Die Weisse Rose : Zeitzeugen erinnern sich. (1. Aufl. argitaraldia) Rowohlt 2006 ISBN 978-3-498-00648-8. PMC 71747061. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  11. (Alemanez) Waage, Peter Normann. (2012). Es lebe die Freiheit! Traute Lafrenz und die Weiße Rose. ISBN 978-3-8251-7809-3. PMC 794524464. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  12. (Frantsesez) Goetheanum. «Goetheanum | Traute Lafrenz Page» Goetheanum (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  13. (Alemanez) «Veranstaltungen» Körber-Stiftung (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  14. (Frantsesez) herszkowicz, albert. «Traute Lafrenz, survivante allemande de La Rose Blanche, honorée à son centenaire» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Richard Hanser, A Noble Treason: The Story of Sophie Scholl and the White Rose Revolt Against Hitler, Ignatius Press, 2012, 296 p. ISBN 978-1586175573
  • (Alemanez) Peter Normann Waage, Es lebe die Freiheit!: Traute Lafrenz und die Weiße Rose, Urachhaus/Geistesleben, 2012, 317 p. ISBN 978-3825178093
  • (Frantsesez) Didier Chauvet (préf. Thierry Feral), Sophie Scholl : une résistante allemande face au nazisme, Paris, L'Harmattan, coll. « Allemagne d'hier et d'aujourd'hui », 2014, 200 p. (ISBN 978-2-343-03418-8, OCLC 887537995,
  • (Alemanez) Gunther Staudacher, Margaretha Rothe und die Hamburger Weiße Rose – Sichtweisen ihres Umfelds, Balingen, 2022 ISBN 978-3-7549-4365-6

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]