Martzillako gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martzillako gaztelu-jauregia
Kultura ondasuna
Marcilla castillo.JPG
Martzillako gaztelua herriaren erdian kokatuta.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 42° 19′ 36″ N, 1° 44′ 19″ W / 42.32666667°N,1.73861111°W / 42.32666667; -1.73861111Koordenatuak: 42° 19′ 36″ N, 1° 44′ 19″ W / 42.32666667°N,1.73861111°W / 42.32666667; -1.73861111
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0012358

Martzillako Gaztelu-Jauregia, Nafarroako Martzilla herrian kokatua dagoena, XV. mendean Mosén Pierres de Peraltak eraikitako gotorleku gotiko bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzillako gaztelua.

Toki defentsiboa izateaz gain, Faltzesko markesen jauregia ere izan zen, Piarres Peraltakoaren ondorengoak zirenak. Lanak ziur asko Karlos III.aren erregealdiaren amaieran hasi ziren, materialekin eta diruarekin lagundu zuena, mila libra indartsurekin.

Alonso Carrillo de Peraltaren garaian, Faltzesko lehen markesa eta Mosen Piarresen biloba izan zena, Fernando II.a Aragoikoaren mesedez arkupe pizkundetarra eraiki zen dorreen goiko zatiak erreformatzen ziren aldi berean.

Gaztelua 1516an defendatu zuen Ana de Velascok, Alonso Carrilloren emaztea zena, gaztelu hau botatzea eragotzi zuena, antzinako Nafarroako Erresumako gaztelu guztiei gertatzen zitzaiena Francisco Jiménez de Cisneros kardinalaren aginduz, Nafarroa militarki okupatua izan ondoren.

Faltzesko markesen egoitza izan zen lau mende baino gehiagoz, bere barnean Rodrigo Díaz de Vivar Cid Campeadorren Tizona izeneko ezpata kontserbatu zutenak. Hau Errege Katolikoek eman zioten Piarres Peralta eta Ezpeletakoari (Mosen Piarres Peraltakoa "gaztea" bezala ere ezaguna) Gaztelako Koroari Isabel eta Fernandoren arteko ezkontzaren ondorioz eginiko zerbitzuengatik. Ezpataren gainean zin egiten zuten markesek markeserriaren igorpena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eraikinak oinplano karratuko bloke monumental bat osatzen du, ezponda eran jarritako harlanduzko idulki garai batekin eta gainontzekoa adreiluzkoa. Honek kolore eta testura ezberdina eskaintzen du, lanaren fase ezberdinetakoak direla adierazten duena. Bere gotorleku papera inguratzen zuten lubakiek indartzen dute, zati handi batean gaur egun ikus daitezkeenak.

Karratuaren lau angeluetan dorre indartsu batzuk altxatzen dira, prisma formakoak, hegoekialdekoa eskortzoan erantsiz, beste dorre lirainago batzuek harresien erdialdea eteten dute, hegoaldeko harresian izan ezik, galeria bategatik ordezkatua izan zena, 1986an Nafarroako Gobernuko Kultura Saileko teknikoek bota zutena. Hauetatik, fatxada nagusikoa nabarmentzen da, omenaldiaren dorre papera egiten duena.

Martzillako gazteluaren aldameneko pasealekua.

Lan honen trinkotasuna denboran zehar oso aldatuak izan diren laukiluze formako zenbait baoren bidez arindua da, puntu erdiko arkuen arrastoak geratuz, gaur egun itsutuak, eta zorrotz bat mendebaldeko zatian. Gotiko berantiar garaikoak dira parametroak amaitzen dituzten arkutxo zorrotzezko apaindurak eta zuburu irtenkarietan eusten den mendebaldeko zatiko erdiko dorrea.

Hegoaldeko zatitik barrutira bi arku zorrotzen artean dagoen atari baten bidez sartzen da, ziuraski eraikin osoan dagoen zatirik primitiboena, non harlandu indartsu bat erabiltzen den. Kanpoalderantz ematen duenaren gainean bi ildo irekitzen dira zubi jasogarria eusteko eta bere erdian oso galdutako armarri bat, bigarrenaren giltzarrian aspa batzuen bidez apaindutako herensuge igokari bat agertzen den bitartean. Sarrera honen gainean oso eraldatutako adreiluzko galeria bat zegoen, zutabeen gainean jarritako lau arkurekin behekaldean eta zintzilikatutako arku bikoteekin goikaldean.

Gazteluak, bere barnean arma patio bat zuen, honen inguruan gela ezberdinak banatzen zirelarik. Garai modernoagoetan berne espazio hau murriztu zuten eraikuntza baxuagoak gehitu ziren, guzti hau gaur egun bota egin delarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martzillako gaztelua
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa